José María Rodero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

José María Rodero Luján (Madril, Espainia, 1922 - 1991) antzezlea izan zen. Rodero antzerkiko interprete bikaina izan zen, eta zinemagintzan arrakasta handirik lortu ez bazuen ere, antzerkirako zuen trebetasun bera erakutsi zuen telebistarako egindako lanetan ere. Espainiako antzezlerik onenetakotzat hartua da, XX. mendearen bigarren erdiari dagokionez batez ere, eta oso izen ona izan zuen ikusleen eta kritikaren artean; kritikak sarritan nabarmendu izan zuen bere ahots gozoa, erregistro ugari antzezteko aproposa, eta agertokian erakusten zuen trebetasun, gizatasun eta handitasuna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaritza agronomoko ikasketak hasi zituen, baina bertan behera utzi eta antzerkian murgildu zen buru-belarri. Horrela hasi zen lanean Compañía del Teatro Español eta María Guerrero konpainietan, besteak beste, harik eta azkenik bere konpainia osatu zuen arte, bere emazte Elvira Quintilla antzezlearekin.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan asko egin zituen aipatzeko modukoak, baina bereziki azpimarratzekoak ditu Luces de bohemia (1920), Calígula (1945) eta Los emigrados (1974). Jorge Márquezen Hazme de noche un cuento obraren estreinaldia prestatzen ari zen hil zenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]