José María Valverde

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Valverde

katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé María Valverde Pacheco
JaiotzaValencia de Alcántara1926ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1996ko ekainaren 6a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaInstituto Ramiro de Maeztu
Madrilgo Unibertsitatea
(1945 - 1950) : filosofia
Hizkuntzakgaztelania
katalana
alemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, itzultzailea, filosofoa, literatura-kritikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Virginiako Unibertsitatea
Trent University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAcadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza

José María Valverde (Valencia de Alcantara, Caceres, 1926ko urtarrilaren 26a - Barcelona, 1996ko ekainaren 6a) espainiar poeta eta itzultzailea izan zen. Maitasunaren, baretasunaren eta erlijioaren poeta izan zen. La Juventud Creadora poeta-taldeko kide izan zen, eta Garcilaso eta Mensaje aldizkarietan idatzi zuen. Unibertsitateko irakasle izan zen Erroman eta Bartzelonan. Arrazoi politikoak zirela eta, Kanada eta Estatu Batuetara erbesteratu zen zenbait urtetan, eta Espainiara itzuli zenean, Bartzelonan eskolak ematen hasi zen berriro. Bere poesiaren parte handi bat Ameriketako aldian idatzia da. Aipagarriak ditu, besteak beste: Hombre de Dios (1945, Jainkoaren gizona); La espera (1949, Itxaronaldia); Versos del domingo (1954, Igandeko bertsoak); Voces y acompañamientos para San Mateo (1959, Bozak eta laguntzak San Mateorentzat); La conquista de este mundo (1960, Mundu honen konkista); Años inciertos (1970, Zalantzazko urteak); Ser de palabra (1976, Hitzezko izakia). Bi poema-bilduma argitaratu zituen: Enseñanzas de la edad. Poesía 1945-1970 (1971, Adinaren irakaskuntzak. 1945etik 1970era bitarteko poesia) eta Poesías reunidas 1945-1900 (Poesia batuak 1945-1900). Azkeneko liburu horrek Bartzelona Hiria saria jaso zuen. Bere obra humanismo eta intimismo handikoa izan zen, baina urteekin ironiaz blaituz joan zena. Saiakeren artean literatura-kritikako liburuak nabarmentzen dira: Estudio sobre la palabra poética (1952, Hitz poetikoari buruzko azterketa); Vida y muerte de las ideas (1981, Ideien bizitza eta heriotza); Breve historia y antología de la estética (1987, Estetikaren antologia eta historia laburra); Historia de la literatura universal (1957, Literatura unibertsalaren historia; 10 ale, Martín de Riquerrekin elkarlanean); Nietzsche, de filólogo a Anticristo (1993, Nietzsche, filologotik Antikristora); eta Diccionario de Historia (1995, Historia-hiztegia). Itzultzaile gisa ere lan handia egin zuen. Besteak beste, Joyceren Ulises eta Constandinos Cavafisen poemak itzuli zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]