José Miguel Carrera
Wikipedia(e)tik
José Miguel Carrera Txileko politikari eta jenerala (Santiago, 1785 - Mendoza, 1821). 1812an, independentziaren alde borrokan ari zela, diktadore izendatu zuen bere burua. Bernardo O´Higginsek kargutik kendu zuen, baina espainiarrek atxilotu egin zuten. Gerora, ihes egitea lortu zuen. Argentinan eta Estatu Batuetan ibili ondoren, hainbat saio egin zituen O´Higginsen gobernuaren aurka. Atxilotu, eta Mendozara bidali zuten. Han, epaitu, eta fusilatu egin zuten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.