José-Miguel Ullán

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Miguel Ullán» orritik birbideratua)
José-Miguel Ullán
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Miguel Ullán Hernández
JaiotzaVillarino de los Aires1944ko urriaren 30a
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Frantzia
HeriotzaMadril2009ko maiatzaren 23a (64 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole pratique des hautes études
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta poeta
Enplegatzailea(k)Televisión Española
Office de Radiodiffusion Télévision Française (en) Itzuli
Radio Nacional de España
Genero artistikoaolerkigintza
IMDB: nm5283476 Edit the value on Wikidata

José-Miguel Ullán (Villarino de los Aires, Salamanca, 1944ko urriaren 30a - Madril, 2009ko maiatzaren 23a) espainiar poeta eta prosalaria izan zen. Parisen bizi izan zen urteetan, France Culture irratiko gaztelaniazko programetan lan egin zuen. Espainiara itzuli zenean, soldadutza egitera behartu zuten, eta esperientzia atsekabegarri horren berri eman zuen Soldadesca (1977) liburuan. Kritikak poesia sozialaren barruan sailkatzen ditu Ullánen lehen liburuak: El jornal (1965), Amor peninsular (1965) eta Un humano poder (1966). Gizarte-kritikarako sena galdu gabe, abangoardiazko forma poetikoetara jo zuen gero: Maniluvios (1972), Frases (1976) eta, batez ere, De un caminante enfermo que se enamoró donde fue hospedado (1976). Azken liburu horrek, zeina poesia bisualtzat eta testu collagetzat har baitaiteke, Kritika Berriaren Saria jaso zuen. Poema-liburu aipagarri batzuk hauek dira: Manchas nombradas (1984), Visto y no visto (1992) eta Razón de nadie (1995). Zenbait egunkari eta aldizkaritan idatzi zuen, eta literatura-genero eta arte-arlo bat baino gehiago nahasi zituen, poesia eta pintura, esaterako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]