José Napoleón Duarte
José Napoleón Duarte El Salvadorko politikari eskuindarra izan zen (San Salvador, 1920 - San Salvador, 1989). 1980an El Salvadorko lehendakari aukeratu zuten, Alderdi Kristau Demokratak bultzatuta eta armadaren laguntzaz. Bere agintaldian Frente Farabundo Martí para la Liberación Nacional (FMLN) gerrillaren aurkako borroka indartu zen, eta Estatu Batuetan prestaturiko nekazaritzaren erreforma bat gauzatzen saiatu zen. Neurri horiek ez zuten emaitza onik izan: gerrillaren aurkako gerran, Estatu Batuek lagunduriko El Salvadorko armadak ez zuen inolako garaipenik lortu; herritarren artean milaka lagun hil eta erbesteratu behar izan zuten, eta bertako oligarkiak ezezko biribila eman zien Duarteren gobernuak proposaturiko berrikuntza txikiei. 1984an hasi zen gerrillarekin hitz egin nahian, baina politika ezertan ere aldatu gabe. Ondoko lehendakariak, eskuin-muturreko ARENA alderdiko Cristianik (1989), gerrillarekin negoziatu behar izan du, Duarteren bide beretik hasi bazen ere (1991ko Abenduko Bakea).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.