José Saramago

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José Saramago
José Saramago
Datu pertsonalak
Jaio 1922ko azaroaren 16a
Azinhaga (Portugal)
Hil 2010eko ekainaren 18a
Lanzarote (Espainia)

José Saramago (Azinhaga, Santarem, 1922ko azaroaren 16a - Lanzarote, Kanariar uharteak, 2010eko ekainaren 18a) idazle portugaldarra izan zen. Literatura europarraren egilerik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Olerkiak, eleberriak, ipuinak, antzerkia eta saioak landu izan zituen. Literaturako Nobel saria jaso zuen 1998an. Politikoki ere oso pertsona aktiboa izan zen. "Ateoa, komunista eta ezkortzat" definitzen zuen bere burua. Bizitzako azken urtetan Lanzaroten (Kanariak) bizi zen. Pilar del Río-rekin ezkonduta zegoen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922ko azaroaren 16an jaio zen, Azinhaga herrian (Portugal), Santaremgo barrutian. Hamar urterekin Lisboara joan zen bizitzera bere familiarekin. Bigarren mailako ikasketak bertan behera utzi behar izan zituen, gurasoek eskolak ordaintzeko dirurik ez zutelako. Lanbide Heziketako eskolan sarrailagile mekanikoaren ofizioa ikasi zuen.

1940an Lisboako erietxe zibiletako lantegietan hasi zen lanean, sarrailagile gisa, harik eta 1942an erietxeotako administrazioko zerbitzuetara deitu zuten arte. 1943an administrazio buru gisa hasi zen lanean, zeramikako industriako langileen Familien Laguntza Kutxan lehenbizi, eta industria metalomekanikoarenean gero. Bi enplegu horien artean, lehen eleberria argitaratu zuen, Tierra do pecado (1947). Garaitsu hartan kezka politikoa piztu zitzaion. Halaber, Café del Chiadoko literatura tertulietara joaten hasi zen, eta Isabel de Nobrega poetarekin elkartu zen.

1955. urteaz geroztik Estudios Cor argitaletxearentzat lan egin zuen. 1966an bere bigarren obra argitaratu zuen, Os poemas possiveis poesia liburua. 1969an Portugaleko Alderdi Komunistako kide egin zen. Urtebete geroago Probablemente alegría argitaratu zuen, eta 1971n Desta mundo e do outro mzenbait egunkaritan argitaraturiko kronika bilduma bat. 1974ko Krabelinen Iraultzaren ondoren, Informazio ministerioan lan egin zuen, eta Lisboako Diaro de Noticias egunkariko zuzendarikide izendatu zuten. Hala ere, handik gutxira egunkaria utzi zuen eta itzulpenak egitetik bizi izan zen garai batean. Urte hartan bertan O año de 1993 argitaratu zuen, kritikarientzat Saramago, alegia, idazlearen hasiera dena.

1977an Manual de pintura e caligrafía kaleratu zuen, fikzio hutsezko lehen obra; urtebete geroago, Objeto Quase ipuin bilduma, eta 1979an, enkarguz, A noite antzerki lana. 1980an Levantado do Cho eleberriarekin bere literatura kalitatea ezagutzen zion lehen saria jaso zuen, Lisboako Hiria saria, hain zuzen. 1982an atera zen Portugaletik, Memorial do convento liburuarekin, eta Portugalgo PEN Klubaren Fikzioa-Saria jaso zuen[1].

Izen handiko idazle bihurturik, 1984an O ano da morte de Ricardo Reis eta 1986an A Jangada de pedra argitaratu zituen. 1991n El Evangelio según Jesucristo eleberria aurkeztu zuen Lisboan; Portugaleko kultura ministerioak betoa jarri zion liburuari Portugaleko erlijioarentzat eta agintaritzarentzat laidogarri zelakoan. 1995ean, Ensayo sobre la ceguera liburua argitaratu eta bost egunetara, Camões saria jaso zuen, Portugaleko literatura sari nagusia. 1998an Literaturako Nobel saria jaso zuen. Beste lan aipagarri batzuk: A segunda morte de Francisco Assis. Poetica dos cinco sentidos y O ouvido (1979); Que farei com este livro (1980); Viagem a Portugal (1981); In nomine Dei (1993); Todos los nombres (1998); Lisboako setioa (1999, Jon Alonsok euskaratua).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1977 - "Manual de Pintura e Caligrafia".
  2. 1980 - "Levantado do chão".
  3. 1982 - "Memorial do Convento".
  4. 1984 - "O Ano da Morte de Ricardo Reis". Fernando Pessoa-ren omenez.
  5. 1986 - "A Jangada de Pedra".
  6. 1989 - "História do Cerco de Lisboa". ("Lisboako Setioaren Historia". Jon Alonso. Ibaizabal, 1999).
  7. 1991 - "O Evangelho segundo Jesus Cristo".
  8. 1995 - "Ensaio sobre a Cegueira".
  9. 1997 - "Todos os Nomes".
  10. 2001 - "A Caverna".
  11. 2003 - "O Homem Duplicado".
  12. 2004 - "Ensaio sobre a Lucidez".
  13. 2005 - "As Intermitências da Morte".
  14. 2006 - "As pequenas memórias".
  15. 2008 - "A Viagem do Elefante".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
José Saramago
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Saramago Aldatu lotura Wikidatan