José Sarney

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Foto oficial do presidente José Sarney
José Sarney (1985)

Brasildar politikari, legelari eta kazetaria (Sao Luis, Maranhao, 1930). Zuzenbide-ikasketak egin zituen Maranhaoko Fakultatean. Hogeita lau urterekin, Maranhao estatuko diputatu federal hautatu zuten, eta estatuko gobernadore izan zen 1967tik 1970era. Halaber, senatari izan zen, estatu horretako ordezkari gisa, gobernuko alderdiko buruzagi izan zen garaian. Errepublikako lehendakariorde hautatu zuten Tancredo Neveskin, baina bere gain hartu behar izan zuen lehendakaritza (1985), Neves kargua hartu baino lehen hil baitzen. Gobernuan izan zen bost urteetan, instituzio demokratikoak sendotuz joan ziren, eta konstituzio berri bat aldarrikatu zen (1988). Brasilgo ekonomiak Latinoamerikako atzerapenaren ondorioak pairatu zituen, eta gobernuak ez zuen inflazio-iturria kontrolatzerik lortu, ekonomia-plangintzak gorabehera. Gobernua utzi ondoren, Amapako estatuko senatari hautatu zuten, eta Senatuko lehendakari izatera iritsi zen 1996an. Zenbait eleberri idatzi ditu, eta Brasilgo Letretako Akademiako kide da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Sarney Aldatu lotura Wikidatan