José de Anchieta
Wikipedia(e)tik
José de Anchieta Llarena (San Cristobal de La Laguna, Tenerife, 1534ko martxoaren 19a– Reritiba, Espírito Santo, 1597ko ekainaren 9a) jesuita eta misiolari kanariarra izan zen, jatorri euskaldunekoa (Antxeta) eta batik bat Brasilen ibilitakoa.
Coimbrara gazte joan zen ikastera, portugesa ondo menperatzen lortuz, eta bertako unibertsitatean apaizgai sartu zen.
1553an hautatu zuten Brasilera joateko, eta Manuel de Nóbregarekin batera Sao Paulo (1554) eta Rio de Janeiro (1565) fundatu zituen.