José de San Martín

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José de San Martín
José de San Martín
Datu pertsonalak
Izen osoa José Francisco de San Martín y Matorras
Jaio 1778ko otsailaren 25a
Yapeyú, Río de la Platako erregeordetza (Bandera de España(1748-1785).gif Espainiar Inperioa)
Hil 1850eko abuztuaren 17a (72 urte)
Boulogne-sur-Mer ( Frantzia)
Sinadura Firma José de San Martín.svg

José Francisco de San Martín (Yapeyú, 1778ko otsailaren 25a - Boulogne-sur-Mer, 1850eko abuztuaren 17a) Argentinako militarra izan zen, Argentina, Txile eta Peruko independentzia lortu zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi urte zituela metropolira joan zen, non armadan sartu zen. Madrilen egin zituen lehen ikasketak, eta 1789an sartu zen gudarostean. Afrikako gerretan eta Iberiar Penintsulako Gerran parte hartu ondoren, 1812an teniente-koronel zela, Buenos Airesera itzuli zen. Argentinako Independentzia Gerran matxinoen alde egin eta Iparraldeko Armadaren buruzagi izendatu zutenean, Hego Amerikako independentzia lortzeko bere kanpaina hasi zuen[1].

Errezelo handiz hartu zuten han, hogeita bi urtez egona baitzen Espainiako gudarostean. Buenos Aires-ko gudarostea antolatu zuen, eta 1813an garaipena lortu zuen San Lorenzo de Parana-ko oste espainiarren aurrean. Tucuman aldera bidali zuten gero, Manuel Belgrano jeneralari Peruko erregeorgearen gudarostearen aurka laguntzeko, eta han lan handia egin zuen soldaduak prestatzen. Buenos Aires-tik aparte egon nahi izan zuen beti, eroso ez zegoelako hiri hartan, eta Perura jo zuen. 1814an Cuyoko herrialdeko gobernari egin zuten. Txiletik zetozen iheslariek (Bernardo O´Higgins, Txileko askatzailea, buru), ordea, Ande mendien bestaldeko lur haietara bultzatu zuten, eta 1817ko urtarril-otsailean Ande mendiak igaro zituen gudari talde batekin; urte hartan bertan sartu zen Santiagoko hirian. 1818an amaitu zen Txileko independentziaren aldeko gerra Maipu-n. Handik aurrera Peru askatzeko itsas-armada prestatu zuen, eta harantz itsasoratu zen 1820an.

Armada prestatu eta gero, Andeak zeharkatu eta Chacabuco eta Maipúko guduak irabazi ondoren Txileko independentzia lortu zuen. Handik Lima eraso eta 1821ean Peruko independentzia aldarrikatu zuen. Guayaquilen Simón Bolívarrekin elkarrizketa bat izan ondoren, bere armada eman zion eta honek Peruko independentzia lortu zuen. 1822an sartu zen Guayaquil-en, eta Simón Bolívar-ekin elkartu zen hiri hartan (1822ko uztaila). Elkarrizketa hartan hitz egin zena ez da zehatz ezagutzen; garbi dago, ordea, haren ondoren behera etorri zirela San Martín-en asmo guztiak. 1822ko irailean, Limara itzulirik, Perun zituen kargu guztiak utzi zituen (1824an amaitu zen Peruko independentziaren aldeko gerra Ayacucho-n). Txilen eta Mendozan egonaldi txiki batzuk egin ondoren, Europara joan zen, eta ez zen berriro Amerikara itzuli. San Martínek Europara ihes egin zuen, non 1850ean hil zen.

Bolívarrekin batera Hego Amerikako askatzaile nagusia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José de San Martín Aldatu lotura Wikidatan
  1. Instituto Nacional Sanmartiniano (1978): Campañas del Libertador General Don José de San Martín. Buenos Aires: Instituto Nacional Sanmartiniano


Biografia
Argentina
Artikulu hau Argentinako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.