Josafat Judakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Josafat eta Ezekiasen estatuak El Escorial Monasterioan
Josafaten garaipena Siriako Adaden aurka. Jean Fouquetek (1420-1481), Flavio Joseforen Antzinatasun judutarrak lanerako eginiko marrazkia.

Josafat Judakoa (hebreeraz יְהוֹשָׁפָט‎; "Yahveh da epaitzen duena"), Asa Judakoaren oinordekoa izan zen. Daviden etxeko seigarren erregea eta Judako Erresumako laugarrena izan zen. 24-25 urte inguruz gobernatu zuen, K. a. 873tik K. a. 849 arte.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude arrazoiak bere aita Asarekin elkargboernari izan zela pentsatzeko honen erregealdiaren azken urteetan, Asak, oinetako gaitzen bat baitzuen. Aldi berean, Josafaten semea, Joram Judakoa, bere aitarekin elkargobernaria izan zen honen erregealdiaren amaiera aldera. Josafatek soilik 17 urteko erregealdia izan zuen. Errege on bat bezala deskribatua da, atzerriko jainkoak gurtu ez zituena, bere mendekoetako askok, oraindik, ezabatuak izan ez ziren toki altuetan gurtzen zuten arren. Bere erregealdiko 3. urtean, printzeak, levitarrak eta apaizak bidali zituen Juda osoan zehar, herriari, Jainkoaren Legearen printzipioak erakusteko, eta jainkoak, honegatik bedeinkatu egin zuen. Israelekin bakeak egin ahal izan zituen, baita inguruko herrialdeen errespetua eta mesedea lortu ere, horietakoren batzuk, opariak bidali zizkiotelarik. Etsipengarria izan zen bere etxea Israelgo Omrirenarekin lotu izana, Atalia, Ahaben alaba idolatra, bere semearentzako emaztetzat hartu zuenean.

Aliantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 853an gertatu zen Qarqargo guduaren ondoren Ahab bisitatzen ari zen bitartean, israeldar erregeak, Josafat, Ramot Galaadeko siriarrengandik birkonkistatzeko kanpaina batean laguntzera bultzatu zuen. Kanpainak huts egin zuen, eta, guduan, Ahabek, zauri hilgarriak jasan zituen, baina Josafatek ihes egitea lortu zuen. Josafatek, Israelgo errege maltzurrarekin hain harremena ona izateak, Hananiren semea zen Jehu profetak zorrozki kritikatu zuen. Iparraldetik itzuli ondoren, Josafatek, bere aitak hasitako erreforma erlijioso eta judizialak jarraitu zituen. Justizia erakunde bat ere sortu zuen Jerusalemen, herrialdeko gorte goren funtzioak izan zitzan.

Beranduago, bere erregealdian, amonitak, moabitak eta edomitak, Juda hegoaldetik inbaditzeko elkartu ziren. Josafatek, Jainkoa bilatu zuen askapena eskatuz, eta Jaunak, bere otoitzari kasu egin zion. Etsaiak, euren artean borrokan hasi ziren, eta, borroka odoltsu batean, elkar suntsitu zuten, "inork ere" ihesik egin ez izateraino. Ziuraski hondamendi hau izan zen, Josafati, Ezion-geber gotorleku edomitara iristeko aukera, itxuraz, Judak okupatua ez zuena Salomonen garaitik. Okozias Israelgoak, berarekin bat egin zuen, merkataritza xedea zuten itsasontziak eraikitzeko enpresa batean. Baina itsasontziak hondoratu egin ziren, ustez, ekaitz bategatik. Okoziasek, dirudienez, bigarren saiakera bat iradoki zuen, baina Josafatek ez zuen ideia onartu, Eliezer profetak, Israelgo errege maltzurrarekin elkartu izanagatik kritikatu baitzuen. Beranduago, Joram Israelgoarekin aliatu zen, Ahaben beste seme bat zena, Moaben aurkako kanpaina batean, nolabaiteko arrakasta izan zuena. Josafat, Jerusalemeko errege hilobietan lurperatua izan zen.


Aurrekoa
Asa Judakoa
Judako erregea
K. a. 873-K. a. 849
Ondorengoa
Joram Judakoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josafat Judakoa Aldatu lotura Wikidatan