Jose Antonio Loidi
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jose Antonio Loidi Bizkarrondo | |
| Jaio | 1916ko abuztuaren 22a | |
| Errenteria (Gipuzkoa) | ||
| Hil | 1999ko uztailaren 9a | |
| Irun (Gipuzkoa) | ||
Jose Antonio Loidi Bizkarrondo (Errenteria, Gipuzkoa, 1916ko abuztuaren 22a - Irun, Gipuzkoa, 1999ko uztailaren 9a) euskal idazlea izan zen. Ezaguna da batez ere euskarazko lehen polizia-eleberria idatzi zuelako, Hamabost egun Urgainen hain zuzen ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
1942an farmaziako lizentzia lortu zuen, Santiagoko Unibertsitatean. Ondoko urtetik aurrera lanean jardun zuen farmazia eta optika dendan. 1960an Farmazia Ikuskatzaileen Taldean sartu zen, eta 29 urtez, Irungo Udaleko farmazia ikuskatzailea izan zen. Horrez gainera, euskal historiaz, linguistikaz, toponimiaz, hidrologiaz, biografiaz eta abarrez artikulu ugari idatzi zuen. 1957tik aurrera Euskaltzaindiko urgazlea izan zen, eta 1998az geroztik ohorezko euskaltzaina. Bidasoa Ikaskuntzen Aldizkaria argitaratzen duen Luis de Uranzu Kultura Taldea argitaletxeko sortzailea eta lehendakaria izan zen. Irun bere aurrerabidean historia saiakeragatik Irun Hiria saria eman zioten. 1976an parte hartu zuen Eusko Ikaskuntzaren berpizte lanetan, hasieratik diruzain lanetan ibiliz.
[aldatu] Lanak
Artikulu asko idazteaz gain, liburu hauek kaleratu zituen: Hamabost egun Urgainen (euskarazko lehen eleberri poliziakoa, 1955), Euskal Jaiak/Fiestas Euskaras (1983) eta El sexo en la farmacia (1990), besteak beste.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.