Jose Apeztegia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jose Apeztegia Pérez de Rada (169?, Erratzu, Baztan - 1746ko martxoaren 2a, Erratzu) nafar Bikario Nagusia eta priorea izan zen. Salamancako San Bartolome Ikastetxe Zaharrean ikasi zuen, 1714an Zuzenbideko lizentziatura bereganatuz.

1716ko urtarrilaren 17an Iruñeko kalonje aukeratua izan zen, eta hurrengo urtean irakasle. Hirutan hutsik zegoen Bikario Nagusiaren kargurako hautatua izan zen.

Alventósko Markesak ziurtatzen duenez «bere gorputzaren garaieragatik oso nabarmena zen, honela, Salamancan zegoela Gorena ezizenez ezaguna zen, Espainia guztian bere garaieraren parekorik zuen beste inor ez zen topatu ahal izan, era berean planta eder eta proportzionatua zuen».

1727ko abenduaren 11an priore izendatua izan zen. 1729an erlijio liburu bat idatzi zuen. 1746ko martxoaren 2an bere jaioterrian hil zen eta bere gorpua Barbazanako kriptan ehortzia izan zen.

Kanpo loturak