Jose Biriukov
Wikipedia(e)tik
| [[Fitxategi:]] |
|
| Jatorria: | Mosku, Sobietar Batasuna |
|---|---|
| Jaiotze data: | 1963/02/03 |
| Altuera: | 1.94 metro |
| Pisua: | |
| Posizioa: | Hegaleko |
| Zenbakia: | |
| Debuta ACB ligan: | |
| Erretiroa: | 1995 |
Jose Biriukov Agirregabiria (Txetxu), (Mosku, 1963ko Otsailaren 3 - ) Errusian jaiotako eta euskal jatorria duen saskibaloi jokalari ohia da.
Eduki-taula |
Kirol datuak [aldatu]
Dinamo Moskuren harrobian jokatu ondoren, 1983an, profesionaletara salto egin zuen Dinamo Moskurekin. 1984an Real Madrilek fitxatu zuen eta talde honetan 11 denboraldi igaro zituen, guztira 404 partidu jokatuz ACB ligan. Denboraldi horietan zehar hainbat titulu eskuratu eta gero, 1995an, saskibaloi profesional izateari utzi zion.
Jose Biriukov SESB eta Espainiako saskibaloi selekzioetan jokatu zuen. Esaterako, 1992an Bartzelonan ospatu ziren Joko Olinpikoetan Espainiako saskibaloi selekzioarekin parte hartu zuen eta bederatzigarren postuan amaitu zuen txapelketa.
Taldeak [aldatu]
- Dinamo Moskuren harrobia, Moskun (Sobietar Batasuna)
- Dinamo Mosku, Moskun (Sobietar Batasuna) - 1983-1984
- Real Madril, Madrilen (Espainia) - 1984-1995
Palmaresa [aldatu]
- ACB ligako txapelduna 1984, 1986, 1993, 1994 (Real Madril)
- Errege Kopako txapelduna 1984, 1986, 1993, 1994 (Real Madril)
- Euroligako txapelduna 1995 (Real Madril)
- Europako Kopako txapelduna 1989, 1992 (Real Madril)
- Korac Kopako txapelduna 1988 (Real Madril)
Internazionala [aldatu]
- SESBeko saskibaloi selekzioarekin 22 alditan.
- Espainiako saskibaloi selekzioarekin 57 alditan.