Jose Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jose Garmendia Zabala (Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1885eko martxoaren 25a - 1924) gipuzkoar bertsolaria izan zen.

Biografia

Gazte-gaztetandik hasi zen bertsoak kantatzen. Haren bat-bateko bertso zenbait eta bertsopaper batzuk gorde izan dira: Korrika apustura bat, Alza-ko Parroko Jaunari bertso-berriak eta Europako eta Afrikako gerrei eskainitako beste bi bertso-sail. Labankada batez hil zuten, taberna batean.

Erreferentziak