Jose Gonzalo Zulaika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
aita Donostia
aita Donostia
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Gontzalo Zulaika Agirre
Ezizena aita Donostia
Jaio 1886ko urtarrilaren 10a
Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
(Euskal Herria)
Hil 1956ko abuztuaren 30a
Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria)

Jose Gontzalo Zulaika Agirre, ezagunagoa aita Donostia goitizenaz, (Donostia, Gipuzkoa, 1886ko urtarrilaren 10a - 1956ko abuztuaren 30a) elizgizona, musikagilea eta euskal idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Donostia, Eusko Ikaskuntzaren biltzarrean (1930.)

1896an, hamar urte zituela, Lekarozeko (Nafarroa) kaputxinoen eskolan sartu zen, eta han hasi zituen musika ikasketak. Urtebete geroago bere lehenengo lana sortu zuen, orkestrarakoa (Diana, 1897). 1908an apaiztu zen, eta Bartzelonan sakondu zuen bere musika heziketa.

Artean gazte zela Baztango eta Sarako doinuak bildu eta idatzi zituen, Ikazkina mendian, Euskel-Eresiak, Gure herria, Trois Chants Basques eta Seaska-Euzko-Abestiak bildumak osatzeko. 1912tik 1918ra Preludios vascos lana egiten aritu zen: pianorako moldatutako herri kantuak. Horretaz gainera, Pianorako obra ugari idatzi zituen 1915. urterako: Ocho melodías populares vascas, Andante para una Sonata vasca, Suite vasca eta abar.

1916. urtean, Joaquin Larregla nafar kontzertugile eta musikagileak aita Donostiaren Preludios vascos, Oñazez, Aitonaren ele-zaharrak, Seaska aldean eresiz eta Bordako atalarrian estreinatu zituen Madrilen. Handik urtebetera orkestra filarmonikoak Urruti-jaya, Irulea eta Aur-dantza ezagutarazi zituen Sociedad Nacional de Música delakoan. Enrique Ghéon frantses poetak Santa Zeziliaren hiru mirariak, San Frantzisko Asiskoren bizitza sakona eta Greccioko Eguberria edo Frantziskoren sermoia haur-askaren aurrean poemei musika jartzeko eskaera egin zion aita Donostiari, eta arrakasta osoz estreinatu ziren 1921, 1926 eta 1936 urteetan, hurrenez hurren, Parisen.

Euskara etxetik kanpo ikasi zuen, baina 1932an euskaltzain urgazle izatera ailegatu zen.

1936an, Espainiako Gerra Zibila hastean, Frantziara erbesteratu zen: Tolosa, Paris eta Mendi-Marzana (Landak) izan zituen bizileku denbora laburrean; azkenean, Euskal Herrira itzuli eta Baionan kokatu zen 1943 arte.

Urte hartan, 1943an, Lekaroza joan zen berriro, baina urte hartan bertan Musikologiako Espainiako Institutua sortu zuten Bartzelonan, eta han lan egin zuen 1944tik 1953 arte; musikologia atalean lehendabizi, eta folklore atalean geroago. Folklore atalean, lan itzela egin zuen: gehienbat herri abestiari buruzkoak ziren sei mila fitxa bildu, aztertu eta iruzkindu zituen. Euskal Herriko folkloreari buruzko hitzaldi ugari eman zituen, erdaraz nahiz euskaraz, musikari buruzko artikuluak idatzi eta nazioarteko musika kongresu nagusietan parte hartu zuen aita Donostiak. Euskal Herriko musikagile handien mireslea izan zen; Música de tecla en el Pais Vasco, siglo XVIII argitaratu zuen mende hartako euskal musikagileen omenez. 1951. urtean, Música y Músicos en el País Vasco obra plazaratu zuen Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eskutik.

1956ko abuztuaren 30ean hil zen, Donostian.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Donostiari oroitarria Jorge Oteiza eskultorearena, Aginako harrespilen ondoan, Lesakan


Musika lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diana.
  • Minueto.
  • Lelengo liliak.
  • Meditación.
  • Rapsodia bascongada.
  • Preludios vascos.

Kantuen bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Gonzalo Zulaika Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]