Jose Ignacio Hualde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Ignacio Hualde
Bizitza
JaiotzaCiudad Real, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Nafarroa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen

Inguma: jose-ignacio-hualde

Jose Ignacio Hualde (Ciudad Real, 1958-) nafar[1] hizkuntzalaria da, euskararen eta gaztelaniaren fonologian espezializatua. Irakasle da Illinoisko Unibertsitatearen Urbana eta Champaigneko campuseko Gaztelania, Italiera eta Portugalera Sailean eta Hizkuntzalaritza Sailean.[2]

Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordeko kide da, 1993an batzorde hori sortu zenez geroztik. Izan ere, euskara baturako aukeratu beharreko azentuari buruz egin ziren bi proposamen nagusietako bat izan zen Hualderena (Euskal azentu ereduen sailkapenerako, 1994); bestea Txillardegirena zen (Euskal Azentuaz, 1985, eta Ahoskera baturantz, 1992).[3] Bi proposamen horiek aski antzekoak dira: biak bat zetozen azentu nagusia bigarren silaban jarri behar dela oro har, nahiz eta arau orokor horretarako salbuespen eta xehetasunen batzuetan bat ez zetozen.[4]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egile, bera bakarrik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Basque Phonology (1999)
  • Euskararen azentuerak (1977)

Egile, besterekin batera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The sounds of Spanish (2005)
  • Introducción a la lingüística hispánica (2001)
  • A Phonological Study of the Basque Dialect of Getxo (1992)
  • The Basque Dialect of Lekeitio (1994)

Editore, besterekin batera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Generative Studies in Basque Linguistics (1993)
  • Towards a History of the Basque Language (1995)
  • A Grammar of Basque (2003)

Aldizkarietako artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hualde, Jose Ignacio. "Unstressed words in Spanish". Language Sciences 31.2-3 (2009): 199-212.
  • Hualde, Jose Ignacio, Oihana Lujanbio, eta Francisco Torreira. "Lexical tone and stress in Goizueta Basque". Journal of the International Phonetic Association 38.1 (2008): 1-24.
  • Hualde, Jose Ignacio, Miquel Simonet, eta Francisco Torreira. "Postlexical contraction of nonhigh vowels in Spanish". Lingua 118 (2008): 1906-1925.
  • Hualde, Jose Ignacio, eta Armin Schwegler. "Intonation in Palenquero". Journal of Pidgin and Creole Languages 23.1 (2008): 1-31.
  • Eddington, David, eta Jose Ignacio Hualde. "El abundante agua fría: Hermaphroditic Spanish nouns". Studies in Hispanic and Lusophone Linguistics 1.1 (2008): 5-31.
  • Chitoran, Ioana, eta Jose Ignacio Hualde. "From hiatus to diphthong: the evolution of vowel sequences in Romance". Phonology 24 (2007): 37-75.
  • Hualde, Jose Ignacio, eta Koldo Zuazo. "The standardization process of the Basque language". Language Problems and Language Planning 31.2 (2007): 143-168.
  • Hualde, Jose Ignacio. "Stress removal and stress addition in Spanish". Journal of Portuguese Linguistics 5.2 (2006): 59-89.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Idatzitakoa nola ahoskatu eta mintzoaren soinua», Euskararen Berripapera, 26. zenbakia, 1994ko uztaila. Ikus 3. orrialdea.
  2. Jose Ignacio Hualde irakaslearen orria, Illinoisko Unibertsitatearen Urbana eta Champaigneko fakultatearen webgunean.
  3. Inmaculada Hernáez, Iñaki Gaminde, Txillardegi, Pilartzo Etxeberria, eta Rosa Gandarias: «Testu-ahots bihurketa (tab) euskaraz gaur egun», Revista de Psicodidáctica, 3. zenbakia, 1997. 71-81. orrialdeak.
  4. Jose Ignacio Hualde: «Euskal azentuak eta euskara batua», Euskera, 39. zenbakia, 1994.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.