Jose Ignazio Ansorena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Ignazio Ansorena

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJose Ignazio Ansorena Miner
JaiotzaDonostia1953ko urriaren 21a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, pailazoa, musikaria eta txistularia
Izengoitia(k)Piter, Mirri, Mixki eta Iker Bidegorri

Inguma: jose-ignacio-ansorena-miner Literaturaren Zubitegia: 634

Jose Ignazio Ansorena Miner[1] (Donostia, 1953ko urriaren 21a) Mixki, Mirri eta Piter ezizenez ere ezagun dena, txistulari, pailazo eta showman gipuzkoarra da.

Euskal musikarenganako zaletasun handiko familia batean jaioa, Isidro Ansorena txistularien maisu ospetsua irakasle, aitona eta aitaponteko izan zuen. Berarekin burutu zituen txistu-danbolin ikasketak Donostiako Kontserbatorioan bestelako musika arloekin batera.

Filosofia eta Letretako Lizentziatura lortu zuen Deustuko Unibertsitateko EUTG donostiar ikastetxean, Filologia Erromanikoaren arloan. Bederatzi urtez gazteen irakasle izan zen Hizkuntza, Literatura eta Dramatizazio arloetan Donostiako Manuel de Larramendi ikastetxean.

Txistulari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian ospatu zen I. Txistulari Bakarreko Txapelketa irabazi zuen 1979an, baita zenbait konposizio lehiaketatako lehenengo sariak ere. Donostiako Txistulari Taldeko Zuzendaritza, eta bertako Kontserbatorio Nagusiko Txistu Katedra ere lortu zituen oposizioz. Talde honekin lehiaketa garrantzitsuenetara jo ondoren, guztietan lehenengo saria irabazi zuten. Kontserbatorio honetako zuzendari ere izan da hainbat urtez.

Txistuaren afinakuntzaren aldetik, teknikaren ikerkuntza eta pedagogiaren bidetik eman ditu ahaleginik handienak eta honen ondorioz Txistu Gozoa izeneko metodoa eman zuen argitara lau tomotan. Hau da gaur egun akademia eta kontserbatorio gehienetan erabiltzen den gida liburua. Errepertorioa zabaltzeko ere lan ugariak egin ditu eta gehienak Txistulari aldizkarian argitaratu dira. Zenbait urtez ere aldizkari horretako zuzendari aritu zen.

1982an Euskaltzaindiak deitutako Felipe Arrese-Beitia poesia lehiaketa irabazi zuen, Emeki Itxaropendutako Egunkaria liburuarekin. Herri musikaren aldetik ikerkuntza lan asko ditu eginak. Aipagarrienak: Euskal Kantak, Iztueta-Albéniz-en Musika Bilduma, eta Cancionero Popular Vasco.

Donostiako Txistulariekin batera hainbat lan ditu argitara emanak, euskal herri dantzak bilduz. Bakarlari gisa ere beste hainbat lan argitaratu ditu: Ansorenatarren danbolina, Txistu hotsak, Le Basque, Haize hegoa eta Gipuzkoako soinu zaharrak.

1982an Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, bakarlari gisa hau ere, estreinatu zuen Concierto para Txistu y Orquesta, Tomás Aragüés-ek idatzia, Errenteriako Musikasten. Geroago ere beste hainbat aldiz izan da: 2002an, Euskadiko Orkestrarekin batera jo zuen kontzertu berbera Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Aukera hori baliatuz Elkar diskoetxeak zuzeneko lan hau argitaratu zuen.

2003an, Donostiako Udaleko Txistulari Taldearekin batera, eta Euskal Dantzarien Biltzarrak eskatuta, Gipuzkoako Dantzak izeneko dantza bilduma grabatu zuen.

2004an, Joserra Senperena piano jotzailearekin batera, Ansorena-Senperena: Chillida lekutik, lan berritzailea argitaratu zen.

2009an Tomás Garbizu: el txistu y el teclado lana argitara eman du (Naxos Records), Álvaro Cendoya piano jotzailearekin batera.

Pailazo gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirri (Ansorena), Txiribiton eta Txirri

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazo hirukote ezagunenaren sortzaile eta partaidea da. Hasi, ordea, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenez hasi eta aritu ziren hamarkadatik gora. Euskal Telebistarako hirurehun programa inguru egin dituzte eta zazpiehundik gora publiko aurreko saio. Gainera, tankera guztietako argitalpenak plazaratu dituzte: ipuinak, diskoak, bideoak, komikiak,...

Pailazoen ibilbidea 1972an hasi zen, eta telebistan 1984tik ari dira etenik gabe lanean. Don-Don Kikilikon (1984-1989) programarekin hasi ziren eta, ondoren, Txirri, Mirri eta Txiribiton (1993-1995), Barrebusa (1999-2001) eta Altza, Porru! (2001-2002) saioak etorri ziren.

2002 amaieratik,Trikitraka-Trikitron programarekin aritu ziren lanean.

Pailazo taldeak hainbat bira egin ditu Euskal Herrian zehar, eta atzerrian ere emanaldi bereziak eskaini dituzte: Saharan, Estatu Batuetan

Talde horrekin, marrazki bizidunetako film laburra egin du (Tortolika eta Tronbon, Kimuak, 1998), baita film luze bat ere (Pailazokeriak, Lotura films, 2005).

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Txistularien banda. Plaza Berrian (2023)

80ko hamarkada bukaeran hasi eta 90ko hamarkadan zehar, telebistako programa ezberdinen aurkezle eta showman papera bete du.

Xabier Otaegirekin batera Funtzioa helduentzako ikuskizun eta umorezko saioa sortu zuen, Xabier eta Piter izena eta izengoitiarekin aurkezten zuten Xabier Otaegik eta "Piter" Ansorenak. Euskal Telebistako saiorik arrakastatsuenetarikoa izan zen programa bere garaian, bizpahiru urtez.

Beste programetan ere sortzaile, zuzendari, gidoilari eta aktore lanak egin izan ditu: Balinda, Txiskola,...

1998-1999 urteetan Sikofonia saioa aurkeztu eta zuzendu zuen. Bertan Euskal Herriko pertsona famatuenak elkarrizketatu zituen.

Bestetik, hogei urte baino gehiago dira musikaren zabalkundea bultzatzeko ekintzak lantzen hasi zela, batik bat kontzertu didaktikoen bitartez, antolatzaile edo aurkezle gisa.

Sarri aritu da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean, baita Frankfurt, Tenerife eta Galiziako Orkestrekin, eta beste tankera guztietako talde musikalekin. Hori dela eta, Mario Venzago, Pedro Halffter, Víctor Pablo Pérez, Juan José Mena, Juan José Ocón, Kike Ugarte, eta beste hainbat zuzendarirekin batera lan egin du.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002. urtean, Euskal Herriko Txistularien Elkarteak bere Urrezko Domina eman zion, txistu eta danbolinaren alde egindako lanak eskertzeko.

Azken urteetan hainbat liburu plazaratu ditu. 2001ean Mirri eta biok, pailazo bizitzaren oroitzapenetan oinarritutako liburua, eta Gloria izeneko antzezlana argitara eman zituen. Azken hau José Luis Greco konpositoreak musikatu egin zuen 2003an. Azken argitalpena, Pailazoen eskuliburua du, pailazo izateko esku liburua, 2003. urtean Elkar etxearekin argitaratua.

37 urteren ondoren pailazo gisa dihardu, bere lagunekin batera Euskal Herria zeharkatuz, saio ugari eta arrakasta handikoak eratuz.

2009an Txirri, Mirri eta Txiribiton taldearekin Euskal Telebistan hasi zenetik 25 urte beteko ditu.

Plazaratutako lanak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • I. Txistulari Bakarreko Txapelketa, 1979
  • Felipe Arrese-Beitia poesia lehiaketa, 1982
  • Euskal Herriko Txistularien Elkarteak bere Urrezko Domina, 2002

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Ansorena idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Antsorena onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]