Jose Inazio Basterretxea
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jose Inazio Basterretxea Polo | |
| Jaio | 1959 | |
| Galdakao (Bizkaia) | ||
Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) euskal idazlea da, informazio zientzietan doktoreduna. Leioan kazetaritza, Bartzelonan telebista eta Moskun kanpo-merkataritza egin ditu eta gaur egun EHUko irakaslea da.
Horrez gain, kazetari aritu zen Bilboko Herri Irratian, Anaitasunean, Eginen eta Euskal Irrati Telebistan. Gainera, Argia, Egunkarian eta Berrian kolaboratu ezezik, Bizkaia Irratian eta Euskal Herria Irratian ere kolaboratu du.
2009an EiTBko Administrazio-kontseiluko kide izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak, 2009-2013 legegintzaldirako.
2008an Ondarroako Udaleko Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Mandatariaren gerra idazlanarekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Idazlanak
[aldatu] Nobela
- Falo zantarra (1988, Elkar)
- Marearen erraietan (2006, Alberdania)
- Mandatariaren gerra (2008, Elkar)
- Azken tranbiaren itzala (2011, Elkar)
[aldatu] Saiakera
- Dualitatea kartel politikoan (1996, EHU)
- Komunikazioaren eta informazioaren oinarriak (1997, UEU)
- Semiotika eta masa-komunikazioa (1997, UEU)
- Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa (2002, UEU)
- Aurkari ikusezina (2003, Alberdania)
- Arrazoiaren hitza (2007, UEU)
[aldatu] Ipuina
- Ilargi amandrearekin, ikimilikiliklik (`2009, Erein)
[aldatu] Kanpo loturak
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |