Jose Joaquín Fernández de Lizardi
Wikipedia(e)tik
Jose Joaquín Fernández de Lizardi Mexikoko eleberrigilea izan zen (Mexiko, 1774 - 1827). Hego Amerikako lehen eleberria idatzi zuen: Periquillo Sarmiento (lau alekoa, 1816tik aurrera). Don Castrín de la Fachenda argitaratu zuen 1832an, idazlearen obrarik onena. 1812an hasi zen El Pensador Mejicano agerkari liberala argitaratzen, eta goitizen horixe jarri zioten idazleari garaikideek. Mexikoko burujabetasunaren alde borrokatu zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.