Jose Luis Azkue

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jose Luis Azkue (Oiartzun, 1930eko irailaren 15 - ), musikari oiartzuarra da. 1930eko irailaren 15ean jaio zen Oiartzungo zortzi senideko familian. 17 urterekin aldatu zen Irunera, eta kontserbatorioan berandu hasi bazen ere, urtebetean pianoko 6 ikasturte eta solfeoko 3 gainditu zituen. Luis Marianoren pianista izateak egin zuen ezagun, han eta hemen, bakarka, urte askotan jardun bazen ere. Zuzeneko musikaliaren gainbeherarekin Irunera itzuli eta Alambique tabernaren jabea izan zen.

Kanpo loturak