Jose Luis Lizundia
Jose Luis Lizundia Askondo (Iruñea, Nafarroa, 1938 -) nafar idazlea eta irakaslea da. Hainbat izengoiti izan ditu: J. L. L., Etxenagusi, Garai´ko I, D. Amaitermin.
Biografia [aldatu]
Garai eta Izurtza-Mañariko udaletxeetako idazkaria izan da eta Euskaltzaindiko idazkariordea. Durangoko Gerediaga Elkartearen sortzailea; Egin, Deia, La Gaceta del Norte, Anaitasuna, Zeruko Argia, Jakin, Enbata, Euskera, Punto y Hora, Txistulari, Tavira eta Cuadernos de Historia Duranguesa aldizkarietan eman ditu argitara artikulu garrantzitsuenak.
EE alderdiko diputatua izan zen 1980-1984 urteetan.
Euskaltzaindiko idazkariorde-kudeatzaile lanetan dihardu azken urteotan. Politikagintza utzita, artikulugile bezala nabarmendu da Euskal Herriko egunkari eta aldizkari garrantzitsuenetan.
Ikus, gainera [aldatu]
- Anaitasuna aldizkarian idatzi zituen 71 artikuluak Euskaltzaindiaren webgunean.</ref>
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.