Jose Luis Zumeta

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jose Luis Zumeta Etxeberria Zumetari (Usurbil, Gipuzkoa, 1939) euskal margolaria da.

[aldatu] Bizitza eta lanak

Parisen, Rafael Ruiz Balerdirekin bizi izan zen garaian, Europako arte-abangoardia ezagutu zuen. 1960an itzuli eta Hondarribian jarri zen lanean, Remigio Mendibururekin; garai honetan espresionismoa landu zuen, kolore puruak erabiliz. 1960an lehen talde-erakusketa eta 1961ean lehen bakarkakoa egin zituenetik, erakusketa askotan parte hartu du. Stockholm eta Londresen lan egin zuen 1962-63 bitartean. 1966an "Gaur" taldearen sorreran esku hartu zuen eta bere lanak abstrakziora jo zuen, kolore biziekin batera, ñabardura zehatzak eratuz. 1973-76 bitartean, zeramikazko murala egin zuen Usurbilgo frontoiaren atzealdean, Pasaiako portuan zeramikazko erliebe handiak eta, Donostian Aurrezki Kutxaren egoitza nagusirako murala. 1966-72 bitartean eskultura-pintura eta erliebeak egin zituen, indar eta adierazgarritasun handiko obrak. 1984an "papiroak" egin zituen; eguneroko istorioak kontatuz kartoi tolestuaren gainean eginiko tenperak dira. Geroztik, marrazki-esperimentazioan dihardu eduki sinboliko eta sexuala duten konposizioetan murgilduta. Margolan handitara jo izan du gero, horien artean Gernikari buruzkoa (1999).

[aldatu] Ikus, gainera


[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak