Jose Maria Bakero

Wikipedia(e)tik
(Jose Mari Bakerotik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Maria Bakero
Jose Maria Bakero
Datu pertsonalak
Izen osoa José Maria Bakero Escudero
Jaio 1963ko otsailaren 11
Nafarroako Foru Erkidegoa Goizueta, Nafarroa (Euskal Herria)
Posizioa aurrelaria
Garaiera 1.69
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1980-1988
1988-1997
1997
Real Sociedad
FC Barcelona
Deportivo Veracruz
287 (91)
260 (72)
17 (3)

José Maria Bakero Escudero, nafar futbolaria (Goizueta, Nafarroa, 1963ko otsailaren 11). Errealeko eta FC Barcelona taldeetako euskal futbolari ohia eta, 2006ko martxotik urrira, Errealeko entrenatzaile izan zen.

Txikitan pilotaria izan nahi zuen arren, Real Sociedad taldeko harrobitik ateratako erdilaria izan zen. Gaztetatik aritu zen Errealaren taldean. Hamazazpi urte baino ez zituela Lehen Mailan debutatu zuen, zortzi urtez bere taldea izan zen Errealean. 1988an, hogeita bost urte zituela, FC Barcelonak fitxatu zuen, han beste zortzi urtez aritu zelarik.

Errealarekin bi Liga, Superkopa bat eta Errege Kopa bat irabazi zituen. 1988-1989 denboraldia izan zen talde zuri-urdinarekin jokatu zuen azkena. 1990. urtean Bartzelonara joan zen F.C. Barcelonan jokatzeko. Erdietsi dituen emaitzen artean, Lau Liga txapelketa (1991-1994 artekoak), bi Errege Kopa (1989 eta 1990ekoak), 1989ko Europako Errekopa eta 1992an Europako Kopa aipa daitezke, baita 1992, 1993 eta 1995ko Superkopak ere. Johan Cruyffen Dream Team taldearen kapitaina izan zen goizuetarra.

1997an utzi zuen talde katalana Bakerok, eta Mexikora joan zen Veracruz taldean jokatzera. 1998an, Mexikon bertan, La Puebla taldearen entrenatzaile-lanetan aritu zen. 2000. urtean itzuli zen Mexikotik Bartzelonara, klubaren talde teknikoko lanak egiterako. Espainiako Lehen Mailako Liga txapelketan 483 partida jokatu ditu, eta 139 gol sartu ditu.

Bestela, Espainiako futbol selekzio nazionalarekin aritu zen 29 partidatan eta 7 gol sartu zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Kirol ibilbidea

  • Jokalari moduan:
  • Entrenatzaile moduan:

[aldatu] Palmaresa

  • Real Sociedad (Erreala)
    • Espainiako Liga: 2
      • 1980/81
      • 1981/82
    • Errege Kopa: 1
      • 1987
  • FC Bartzelona
    • Europako Kopa: 1
      • 1991/92
    • Espainiako Liga: 4
      • 1990/91
      • 1991/92
      • 1992/93
      • 1993/94
    • Europako Errekopa:2
      • 1989
      • 1997
    • Europako Superkopa: 1
      • 1993
    • Espainiako Superkopa: 5
      • 1988
      • 1991
      • 1992
      • 1994
      • 1996
    • Errege Kopa: 1
      • 1990

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak