Jose Maria Agirre Salaberria
- Artikulu hau Mauthausenen kartzelaratutakoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Agirre.
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jose Maria Agirre Salaberria | |
| Jaio | 1919ko martxoaren 25a | |
| Markina ( |
||
| Hil | 2009ko irailaren 6a (90 urte) | |
| Palma ( |
||
Jose Maria Agirre Salaberria (Markina, 1919ko martxoaren 25a – Palma, 2009ko irailaren 6a) Mauthausen-go kontzentrazio esparrutik bizirik atera zen euskalduna izan zen[1].
[aldatu] Biografia
Markinan jaioa bazen ere Irunen bizi zen umea zenetik. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, familia osoa Hendaiara joan zen. Bertan zegoela, aita Doroteorekin batera Kataluniara joateko behartua izan zen.
Bertan miliziano bilakatu eta San Pedro Mártir muinoan eta Sant Feliu de Guíxolsen borrokatu zuen. 1939an muga zeharkatu zuen.
Frantzian Saint-Cyprien eta Gurs kontzentrazio esparruetan izan zen. Azkenean Marcelino Bilbao ezagutu zuen, bere koinatua izango zena.
Gursetik Septfondsera eraman zuten eta handik Maginot lerroan lan egitera[2]. 1940an naziek harrapatu eta Estrasburgoko esparrura eraman zuten.
Urte hartako abenduaren 13an Mauthausenera eraman eta 4553 zenbakia eman zioten[3]. Ternberg eta Redl-Zipf azpiesparruetan eta Kommando Cesarren izan zen. Isipula pasatzeaz gain, nazien esperimentuetan parte hartu zuen.
Ebenseera eramaten ari zutenean, aliatuek askatu zuten.
1950eko hamarkadan Mallorcara joan zen bizitzera non hotel bat zuzendu zuen[4]. Bertan hil zen 2009an.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Bermejo, Benito; Checa, Sandra (2006), Libro Memorial. Españoles deportados a los campos nazis (1940-1945), Kultura ministerioa, Madril, ISBN 84-8181-290-0
- ↑ alternativa.balearweb.net
- ↑ Generalitat de Catalunya, Departament de Relacions Institucionals i Participació: Programa per al Memorial Democràtic
- ↑ Cordero y buen vino a la salud del preso 4553 (Diario de Mallorca)