Jose Maria Areiltza
Jose Maria Areiltza Martinez de Rodas, Mutrikuko kondea, (Portugalete, 1909ko abuztuaren 3 - Madril, 1998ko otsailaren 22), euskal politikari eta diplomatikoa zen.
Aita Enrique Areiltza doktorea eta ama Rodaseko kondesa zituen. Salamancako Unibertsitatean Zuzenbidea eta Bilboko Ingenieritzako Unibertsitate Eskolan ikasi zituen. Gaztetik Bizkaiko Unión Monárquica alderdiaren kidea zen eta 1934an Kongresurako hautagaia. Falange Española de las JONS sortzeko lagundu zuen. Espainiako Gerra Zibilan borrokatu ondoren, Bilboko alkate eta Industria Ministroa zen.
Espainiako enbaxadorea Argentinan (1947-50), Estatu Batuetan(1954-60) eta Frantzian (1960-64) izan ondoren, kargua utzi zuen Borboiko Joanen aholkularia izateko.
Joan Karlos I.aren uste osoko zenez, Carlos Arias Navarroren Kanpo-Arazoetarako ministro bihurtu zen 1975eko abenduaren 15ean. Gobernu hartan Manuel Fraga Iribarne eta bera ziren ministro nagusiak.
1976an Pío Cabanillasekin Espainiako lehendabiziko Alderdi Popularra sortu zuen, gero UCDen egongo zena. 1979an, orduko Coalición Democrática alderdiari esker diputatu bihurtu zen; 1981ean, Europako Kontseiluaren Parlamentuaren presidente eta 1987an Real Academia Española de la Lenguaren kidea.
Espainiako Trantsizio Demokratikoaren protagonista zen.
Egunkarietan hiru mila artikulu baino gehiago idatzi zituen, ezagunagoak, Así los he visto (1974), Diario de un ministro de la monarquía (1977), Cuadernos de la transición (1983) edo La Europa que queremos (1986) izanda.
| Artikulu hau Bizkaiko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |