Jose Maria Gorordo

Wikipedia(e)tik
(Jose Maria Gorordo Bilbaotik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Maria Gorordo

1987 – 1995
Aurrekoa Jose Luis Robles
Ondorengoa Josu Ortuondo

Jaiotza
Alderdi Politikoa EAJ

Jose Maria Gorordo Bilbao Bilboko alkatea izan zen (1987-1995). EAJ alderdiaren politikari bizkaitarra da. Bilboko Athletic Klubeko presidente izateko hautagaia ere izan zen 1994ean.

Ekonomia eta zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean eta, 1977an Bilboko Merkataritza eta Industria Ganberako idazkaritzan hasi zen lanean. Euzko Alderdi Jeltzaleko kide zela, Euskal Irrati Telebistako (EITB) zuzendari nagusi izendatu zuten 1985. urtean eta bere ardurapean zabaldu zen Euskal Telebistako bigarren katea erdaraz, ETB2 (1986). Bere karrera politikoaren lehenengo urratsak EAJren baitan egin ondoren alderdi horretako kide zela iritsi zen Bilboko alkate izatera 1987an eta lehenagotik EITBko buru ere izana zen, besteak beste, jeltzaleek izendatuta 1990ean EAJrekin zuen harremana bertan behera gelditu zen.

EAJn egon arren, 1993. urtean ICV-EHE izeneko alderdi politikoa sortu zuen, eta 1995 eta 1999ko hauteskundeetara aurkeztu zen bost eta bi zinegotzi lortuz. Alderdi honek ez zeukan ideologia garbirik, eta EAJtik hurbil bazegoen ere, iritzi ezberdineko pertsonen botuak eskuratu zituen, alkateak udalaren kudeaketa ona egin izanaren fama zeukalako. Politika orokorrari dagokionez, Lizarrako itunaren sinatzaileetakoa izan zen Gorordoren ICV. 2000. urtearen hasieran, azkenik, gobernu akordioa hitzartu zuen EAJ eta EArekin Bilboko Udalean.

Alkate izan aurretik Deia egunkariaren zuzendari izan zen eta baita EITBko buru. Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide izendatu zutenean zinegotzi karguari uko egin zion. Gorordo Bilbo Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburu ezartzearen alde azaldu izan da beti.

[aldatu] Ikus, gainera


Aurrekoa
Jose Luis Robles Kanibe
Logo Bilbao.svg
Bilboko alkatea
1987-1995
Ondorengoa
Josu Ortuondo Larrea


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak