Jose Maria Gorroño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Maria Gorroño

Gernika-Lumoko alkate

2007 -
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Gernika-Lumo
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Jose Maria Gorroño Etxebarrieta (Gernika, Bizkaia, 1953) euskal herritar politikaria eta Gernikako alkatea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errigoitin jaio zen eta industria ingenieri ikasketak egin zituen. Bost anaietatik zaharrena da. Alkatetzara ailegatu baino lehen maisu lanetan jardun zuen.

2007a baino lehen, hainbat legegintzalditan Eusko Alkartasunako alkategai izan zen nahiz eta lehen indarra izatea ez lortu. Urte horietan bai oposizioan eta bai gobernuan (EAJrekin) aritu izan zen.

2007ko udal hauteskundeetan Eusko Alkartasuna alderdiak irabazi zituen hauteskundeak eta Eusko Abertzale Ekintzaren babesarekin gobernua osatu eta alkatetzara ailegatu zen.

2011ko udal hauteskundeetan Bildu koalizioan aurkeztu ziren Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzalea, eta Gernika-Lumon gehiengo osoa eskuratu zuten, botoen % 62,76 jasota.

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetara Euzko Abertzaleak (EA-NV) izeneko zerrenda independente batean aurkezteko asmoa agertu zuen, eta martxoaren 17an EAJrekin koalizioan aurkezteko akordioa publiko egin zuen. Koalizioak 11 zinegotzi lortu zituen 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan, eta alkatetza lortu zuen. 2019ko Udal hauteskundeetara ere aurkeztu zen koalizio berberetik, eta zinegotzi bat galdu bazuen ere, berriro alkatetza erdietsi zuen 10 zinegotziekin.

2022ko azaroan publiko egin ziren Gorroñoren taldearen eta EAJren arteko desadostasunak 2023ko udal hauteskundeetan aurreko legealdietako koalizioa errepikatzeko.[1][2] EAJk bere hautagai propioa aurkeztuko zuela jakinarazi zuen, eta Gorroñok Guztiontzako Herria alderdia erregistratu zuen bere kabuz aurkezteko.[3][4] Bigarren allderdi bozkatuena izan zen 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, eta 6 zinegotzi lortu zituen, EH Bilduk beste, baina 216 boto gutxiagorekin.

Hauteskundeen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Bozkak % Zinegotziak
Bildu 5.901 % 62,76 12
EAJ-PNV 2.320 % 24,68 5
PSE-EE 389 % 4,14 0
PP 323 % 3,44 0
Aralar 280 % 2,98 0
EB-B 81 % 0,86 0

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Bozkak % Zinegotziak
EA-NV/EAJ-PNV 4.950 % 57,5 11
EH Bildu 2.891 % 33,59 6
PSE-EE 357 % 4,15 0
PP 175 % 2,03 0

2019ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Bozkak % Zinegotziak
EA-NV/EAJ-PNV 5.026 % 56,43 10
EH Bildu 3.316 % 37,23 7
PSE-EE 446 % 5,01 0
PP 118 % 1,32 0

2023ko udal hauteskundeak

Alderdia Bozkak % Zinegotziak
EH Bildu 2.844 % 33,49 6
Guztiontzako Herria 2.628 % 30,95 6
EAJ-PNV 2.500 % 29,44 5
PSE-EE 252 % 3,44 0
Podemos-Ahal Dugu 106 % 2,98 0
PP 75 % 0,86 0

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Gorroño y PNV rompen en Gernika y acudirán por separado a las elecciones» El Correo 2022-11-06 (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Itxaso Atutxa a Gorroño: "Nuestra puerta va a seguir abierta para que en la lista por Gernika haya gente de su candidatura" - Onda Vasca» www.ondavasca.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  3. (Gaztelaniaz) Fradua, Imanol. (2022-11-05). «Xabier Irazabal, candidato del PNV en Gernika-Lumo» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Gorroño registra un nuevo partido político para competir con el PNV en Gernika» El Correo 2022-11-09 (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]