Jose Maria Larrauri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Maria Larrauri
Gasteizko Gotzaina

1979ko otsailaren 16a - 1995eko irailaren 8a
Francisco Peralta - Miguel Jose Asurmendi
Elizbarrutia: Gasteizko elizbarrutia
apezpiku tituludun

1970eko irailaren 21a -
Elizbarrutia: Ofena (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1970eko irailaren 21a -
Elizbarrutia: Iruñea eta Tuterako artxidiozesia
Bizitza
JaiotzaGasteiz1918ko martxoaren 4a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2008ko abenduaren 9a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Enplegatzailea(k)Pontifical Mission Societies of Spain (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Jose Maria Larrauri Lafuente (Gasteiz, Araba, 1918ko martxoaren 4a - Gasteiz, Araba, 2008ko abenduaren 9a) Gasteizko gotzain emeritua zen. 1979tik 1995era arte Gasteizko gotzain izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko Florida kaleko eskola nazionaletan eta San Viator ikastetxean burutu zituen lehenengo ikasketak. Betidanik izan zuen harreman estua Eliza Katolikoarekin, gaztetan San Migel Parrokiako Gazte Elkartearen sortzaileetako bat izan baitzen. Ondoren Zuzenbide Zibila ikasten hasi zen eta banketxe batean egin zuen lan hainbat urtez.

1942an apaizgaitegian sartu eta 1948an apaiztu zen. Arabako zenbait herrietan parroko izan ondoren, 1950ean, Albacetera joan zen Tabera gotzainaren laguntzaile bezala. 1970ean, Iruñeko elizbarrutira joan zen Tabera kardinalari laguntzera.

1974an Espainiako Misio Lanen buru izendatu zuten, eta kargu horretan egon zen 1979ko martxoaren 30era arte, Gasteizko gotzain kargua hartu zuen arte. 1995eko irailaren 8an laga zion Gasteizko gotzain izateari.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Francisco Peralta Ballabriga
Gasteizko apezpikua
19791995
Ondorengoa
Miguel Jose Asurmendi Aramendia