Jose Maria Murga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Maria Murga

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé María de Murga y Mugártegui
JaiotzaBilbo1827ko ekainaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCádiz1876ko abenduaren 1a (49 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko gutxiegitasuna
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, militarra, esploratzailea eta politikaria
Izengoitia(k)El moro vizcaíno
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKrimeako Gerra
Bigarren Karlistaldia

Jose Maria Murga Mugartegi (Bilbo, 1827ko ekainaren 20a - Cadiz, 1876ko abenduaren 1a), el moro vizcaíno (bizkaitar mairua) ezizenaz ezagunagoa, euskal militar, esploratzaile, politiko eta idazlea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1827ko ekainaren 20an jaio zen Bilbon, Xemeingo Bidarte dorretxearen jauntxoen familia batean. Madrilen eta Loiolan egin zituen bere ikasketak, militarren eskolara joan aurretik Medikuntza ikasketak egin zituen baita ere. Euskara, gaztelania, frantsesa, latina, greziar klasikoa, ingelesa eta arabiera hitz egiten zituen.

Krimeako gerran (1854-1855) aliatuekin (Frantzia, Britainia Handia eta Otomandar Inperioa) egon zen. Bertan errusiarrekin borrokan zebilen soldadu euskaldun batekin topo egin zuen. Militar zalditegiko komandante izatera iritsi zen. 1863an armada utzi eta Marokora joan zen, bere bidaiatzeko grina asetu asmoz. "Hach Mohamed el Bagdadi" izena hartu eta Magreban zehar bidaiatu zuen. Merkatari, erromes, ipuin kontalari eta eskale bezala ibili zen. Lanbide hauei esker, Feseko meskitak eta Ipar Afrikako eguneroko bizitza ongi ezagutu zituen.

1865ean bere ama hil ostean Euskal Herrira itzuli zen. Garai hartan liburu bat idatzi zuen, 1868an Bilbon argitaratutako "Recuerdos Marroquies del Moro vizcaíno". Bere inpresioak baino gehiago, datu geografiko, historiko, ekonomiko eta etnografikoak biltzen zituen liburu honetan. Anekdota eta konparazioz betea izan arren marokoar gizartea errespetu handiz deskribatzen zuen. Adibidez, gizon europarrek zutik pixa egiten dutela eta emakumeak kukubilko, berbereek, berriz, alderantziz.

1870 eta 1872 artean Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan ostean, 1873an Marokora itzuli zen. Urte hartan bertan itzuli behar izan zuen Hirugarren karlistada gori gorian bait zegoen. Bolondres sartu zen liberalekin batera Bilbo karlistengandik babesteko. Hirugarren aldiz Marokora zihoala, Cadizen hil zen 1876ko abenduaren lehenean. [2].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Recuerdos marroquíes del Moro vizcaíno José María de Murga (a) El Hach Mohamed el Bagdady. Los renegados. Origen de los Cherifs. Batalla de Alcázar. Contrastes entre españoles y berberiscos. Los Benichifa. Apuntes sobre las razas que habitan en Marruecos. Moros. Arabes. Bereberes. Negros y Judíos. Máximas evangélicas. La Ley del Talión, Miguel de Larrumbe, 1868, Bilbo.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joseba Aurkenerena: Joxe Mari Murga, jauntxo, ibiltari eta idazle. [1]