Jose Ramon Amondarain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Ramon Amondarain
Bizitza
JaiotzaDonostia1964ko maiatzaren 5a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
2021ean Donostian atzera begirako erakusketa egin zuen.

Jose Ramon Amondarain Ubarrarlore (Donostia, Gipuzkoa, 1964ko maiatzaren 5a -) gipuzkoar margolaria da. Nazioartean ezaguna da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran abstrakzioa landu zuen bere lanetan, eta geroago pinturaren materialtasuna azaltzen saiatu zen, horretarako ekai ezberdinak erabiliz. Bere lanen artean, olioarekin modelatutako objektuak, argazki-paperean eginiko marrazkiak, inpresio digitalak eta abar ageri dira.

Arte Ederretako lizentzia lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, margolaritza espezialitatean. Ondoren bere formakuntzarekin Artelekun jarraitu zuen, Donostian. Gero, Berlingo Künstlerhaus Bethanien zentroko ikasketa programan egonaldia egin zuen.

Hainbat aretoetan erakutsi du bere lana, honako hauetan, adibidez: Rekalde Aretoa, Bilbon; Guggenheim Museoa, Bilbon; Patio Herreriano Museoan (Valladolid); CAAM, Las Palmas Kanaria Handikoan; Palais de Beaux-Arts, Bruselan; La Casa Encendida, Madril; Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostia; Galdiano Museoan, Madril; Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan, Gasteiz...

Nazioarteko azoketan ere askotan parte hartu du; hona hemen horietako batzuk: ARCO, Madril; ART BASEL, Basilea; ART FORUM BERLIN, Berlin; ART AMSTERDAM, Amsterdam; ART BEIJING, Beijing.

Haren lanak ikusgai daude Gasteizko Artium Museoan eta Madrilgo Reina Sofia Museoan, eta zenbait bildumatan: Bartzelonako La Caixa Fundazioarenean, Madrilgo CA2M zentroarenean, Coruñako Unión Fenosa museoarenean edo Espainiako Bankuarenean.

1993an Endesa Beka lortu zuen; 1999an, Botin Beka, eta 2018-2019an Erromako Espainiako Akademiarena.

Zalantzarik gabe, José Ramón Amondarain euskal artista bikainenetako bat da, baina euskal testuingurutik haratago ere presentzia izan du azken hamarkadetan, pinturaren arloari buruz izan diren nazioarteko eztabaidetan. Artista poliedrikoaren adibide ona da.[1]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2021ean, Donostian, Kubo-kutxa aretoan, Irudiak astintzea atzer begirako erakusketa egin zen. Komisarioa Francisco San Martin izan zen. Erakusketa hori eskulturan zentratu zen, ziur aski bere lanean gutxien ezagutzen den arloan. 200 pieza baino gehiago erakutsi ziren.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]