Jose Ramon Soroiz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Ramon Soroiz
Datu pertsonalak
Jaio 1951
Legorreta (Gipuzkoa)
Lan nabarmenenak Bi eta bat
Martin
IMDB IMDBko fitxa


Jose Ramon Soroiz (Legorreta, 1951 - ) euskal aktorea da. Telebista, zinema eta antzerkigintza jorratu ditu Soroizek bere ibilbide emankorrean, kasurik gehienetan komedia landuz. Antzerkiari dagokionez Tanttaka taldearekin aritu da gehienbat, eta hauexek dira taularatu dituen lanik garrantzitsuenak: Agur Eire, agur (1988), Ama begira zazu eta Dakota (1998), El florido pensil (1996), Novecento: Ozeanoko pianista (2000).

Zinemagintzari dagokionez Ke arteko egunak (1989), Vacas (1991) eta Maité (1994) filmak aipa daitezke. Telebistari dagokionez, berak sortu ditu azken urteotan Euskal Telebistak izan dituen pertsonaiarik ezagun eta esaguratsuenak, besteak beste, Bi eta bateko Joxe Lontxo (1991tik aurrera) edota 1995etik 1997ra eman zen Jaun eta Jabe telesaileko Joxantonio lehendakaria. Euskal Telebistak emandako Goenkale (1996), Maité (1998) eta Ertzainak (1999) telesailetan ere rol garrantzitsuak izan ditu, eta Espainiako telebistan ere parte hartu du, besteak beste, Policías telesailean.

Telebistarako lanik gehienetan alde komikoa landu badu ere, argi utzi du Soroizek hori baino erregistro askoz ere zabalagoko aktorea dela.

Eduki-taula

[aldatu] Lanak

[aldatu] Zinema

[aldatu] Telebista

[aldatu] Antzerkia

  • El pianista del océano
  • El porqué de las cosas
  • Muerte accidental de un anarquista
  • Agur Eire... agur (1988)
  • Eclipse (1986)
  • El ascensor se ha bloqueado (1985)
  • Gure herria (1984)

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak