José Ramos-Horta

Wikipedia(e)tik
Jose Ramos-Horta» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Ramos-Hortaren erretratua.

José Manuel Ramos-Horta (Dili, Ekialdeko Timor, 1949ko abenduaren 26a) Ekialdeko Timorreko politikaria eta diplomatikoa da. Bakearen Nobel Saria jasotakoa (1996), Carlos Filipe Ximenes apezpikuarekin batera, Ekialdeko Timorreko herriaren alde egindako lanarengatik.

1975eko azaroan, Ekialdeko Timorrek Portugalen mendeko kolonia izateari utzi eta independentzia aldarrikatu zuen, Ekialdeko Timor Errepublika Demokratiko gisa, baina abenduan Indonesiako gudarosteak errepublika jaioberria inbaditu zuen. Ramos-Horta Indonesiak desegindako gobernu hartako kideetako bat zen. Gaztetan Portugaleko administrazio kolonialari aurre egiteagatik, Mozambikera deportatu zuten (1966). Jaioterrira itzultzen utzi ziotenean, Fretilin alderdia (Ekialdeko Timorreko Independentziaren Aldeko Fronte Iraultzailea) sortzen parte hartu zuen.

1975ean, hiru asteko gerra zibila izan zen Fretilineko kideen eta timortar kontserbadoreen artean; Fretilinek irabazi zuen gerra. Gobernu berriko Kanpo Arazoetako ministro gisa, Ramos-Horta kanpoan zen, errepublika berriaren onespena eskatzen, Indonesiak Ekialdeko Timor inbaditu zuenean. Handik aurrera, Timorreko Erresistentzia Batzorde Nazionalaren ordezkari berezia izan zen atzerrian.

1999an Indonesiak Ekialdeko Timorren erreferenduma egitea onartu zuen, eta jende gehienak independentziaren aldeko botoa eman zuen. 2002-2006 urteetan, José Ramos-Horta Ekialdeko Timorreko Kanpo Arazoetako ministro izan zen, eta 2007. urtetik, Ekialdeko Timorreko lehendakari da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Ramos-Horta Aldatu lotura Wikidatan