Jose Soltxaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Soltxaga (argipena)».

Jose Soltxaga Zala (Muniain, 1881- Donostia 1953) Gerra Zibileko militar matxino nafarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia militar, katoliko eta karlista batean jaioa, 1896an hamabost urte zituela, Toledoko Infanteria Akademian sartu zen. 1899an graduatu eta kapitaina izan zen Rifeko gudan, non Melilla, Larache eta Tetouanen borrokatu[1] eta komandante bihurtu zen. Afrikan 1914 arte egon zen.

1920an teniente-koronel izendatu eta Donostiara bidali zuten[2] eta 1921ean Iruñera. 1934an Asturiasko Iraultza kontrolpean hartu zuten hiru zutabeetako bat izan zuen agindupean[1].

1936ko uztailean Molaren agindupean altxatu zen Iruñean. Gipuzkoako kanpainan parte hartu[3] eta Irun, Donostia eta ia herrialde osoa okupatu zituen. 1937ko udaberrian Nafarroako Brigadeen agintari goren izendatu zuten. Jeneral bihurtua, Jaka defendatu zuen. 1938an Nafarroako armada agindu eta Arango harana, Tarragona eta Bartzelona konkistatu zituen[1][4].

1943ko irailean teniente-jenerala zela, Francisco Francori eskatu zion erregea berrezartzea. Ondoren Valladolideko VI. Eskualde Militarraren eta 1945ean Bartzelonako IV. Eskualde Militarraren kapitain-jenerala izan zen[1]. 1953an hil zenerako, lau urte emana zituen erreserban.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]