Joseba Agirreazkuenaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Agirreazkuenaga

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseba Agirreazkuenaga Zigorraga
JaiotzaBilbo1953ko otsailaren 27a (71 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Nevadako Unibertsitatea Renon
Tesi zuzendariaJulio Caro Baroja
Doktorego ikaslea(k)Javier Díaz Noci
Aurora Madaula i Giménez
Jurgi Kintana
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Eusko Ikaskuntza

Inguma: joseba-agirreazkuenaga-zigorraga

Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga (Bilbo, Bizkaia, 1953ko otsailaren 27a) ikertzailea eta historialaria da. Euskal Herrian dauden historialari nagusienetakoa da. Espezialista da hainbat gaitan, besteak beste: Erregimen Zaharraren krisia, foruak eta autogobernu politikoa, kontzertu ekonomikoa eta sistema fiskala, foru-ogasunak, legebiltzarrak eta ordezkaritza-batzarrak, biografiak eta hiztegi biografikoak, memoria historikoa, euskararen historia soziala, eta Bilboko eta Euskal Herriko gizarte-mugimenduak.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1976an Deustuko Unibertsitatean, Geografia eta Historia atalean. Lehen ikerketa-saioa, Busturiako etnografiari buruzkoa, 1972an abiarazi zuen Jose Migel Barandiaranen zuzendaritzapean. Doktoregoa eskuratu aurreko bekaduna izan zen Comité Conjunto Hispano Americanoaren programan (Nevadako eta Deustuko Unibertsitateetan). Eta 1985ean Historian doktore egin zen, Julio Caro Baroja zuzendaritzapean Bizkaiko finantza publikoak aztertu zituen, XIX.mendean.[4]

1980. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. 1995ean katedra lortu zuen. UPV-EHUko hainbat batzorde estatutariotako kide izan da: Euskara Batzordea (1994-2006) eta Ikerketa Batzordea (kide hautetsia, 2006-2017).

Oxfordeko Unibertsitateko Saint Anthony College ikastetxean "Basque Visiting Fellow" izan zen (1989-1990, 2006-2007), Florentziako Europar Unibertsitatean Institutuan (1993), eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroan ere Renon, baita Ituna Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiko zuzendaria ere 2007tik.[5]

Egonaldi horien artean Oxfordeko lehenengoa izan zen eraginkorrena. Erabat aldatu zen berre ikuspegia. Ordura arte, Euskal Herriaren historia zen bere ikerketa gunea, baina, egonaldi hartan, testuinguru hori zabaldu egin zuen, eta mundu mailako kezken barnean kokatu. Ingalaterrako este historialari batzuekin eta ikerlari batzuekin hasi zen hartu-emanean.[4]

Historiako ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur Egungo Historiako arloan aritzen da ikerkuntzan. Ikertzaile buru izan da Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean eta EHUren hainbat proiektutan.

Bere ikerketa-eremu gogokoenak honakoak izan dira: biografia eta prosopografia, erregimen zaharraren krisia, iraultza liberalak, soziabilitate kulturala, antolaketa eta kudeaketa politiko-administratiboak, parlamentu-batzarrak, eguneroko bizitza, eta ahozko historia.[2][6] 25 liburu argitaratu ditu (13 taldekideekin eta 12 egile bakar gisa), 92 liburu-kapitulu eta 83 artikulu ikerketa-aldizkari indexatuetan. 96 erreferentzia ditu Inguman argitaratuta (euskal komunitate zientifikoaren datu-basea).

Prosoparlam ikerketa taldeko ikertzaile nagusia da. Biography & Parliament ere deitua eta 1989an sortu zena. 1926an Genevan sortu zen International Committee of Historical Sciences (ICHS) batzordeko kidea da ikerketa talde hori eta 1936an sortu zen International Commission for the History of Representative and Parliamentary Institutions batzordean parte hartzen du 1992az geroztik.[7] 2010tik baita European Information and Research Network on Parliamentary History sarean ere.[8]

Bilbaopediaren aurkezpena 2017an.

Egun, Bidebarrieta. Anuario de ciencias sociales y humanidades de Bilbao aldizkariaren zuzendaria da. Halaber, hainbat zientzia-aldizkaritako idazketa-batzordekidea da: Vasconia, Eusko Ikaskuntzako Historia Koadernoak (Donostia). 20 baino gehiago dira zuzendu dituen tesiak.

Ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Oxfordeko Unibertsitatean, Xalapako Unibertsitatean (Veracruz), Brasiliako Unibertsitatean, Erromako La Sapienza Unibertsitatean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Nafarroako Unibertsitatean, Sevillako Unibertsitatean eta Nevadako Unibertsitatean.[5]

Eusko Ikaskuntzako kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agirreazkuenaga 1983ko UEUko ikastaroetan Larraonan.

1985-1992 bitarteko urteetan Eusko Ikaskuntzako Historia eta Geografia Saileko lehendakaria izan zen, baita erakunde horren Bizkaiko lehendakariordea ere, 1991tik 1997ra. Jose Migel Barandiaran hil ondoren, lehendakariordea zenez, lehendakaritza kolegiatuan esku hartu zuen. Jakitez graduazio ondoko ikastaroaren zuzendaria da eta Mediatekako zuzendaritza-batzordearen kide. Eusko Ikaskuntzako Presidentea izan zen 1992an, eta Eusko Ikaskuntzaren XII Kongresuko burua.

1996tik 2001era bitarte urtero antolatu zuen 250 orduko "Euskal ikasketak eta kultura zientifikorako sustapena" espezializazio-titulua UPV/EHUrekin batera (Especialista universitario en estudios vascos y estímulo de la cultura científica).

Asmoz ta Jakitez agerkariaren sortzailea eta lehen zuzendaria izan zen. Bilboko Historiari buruzko 21 sinposiotan antolatzaile eta eragile izan da.

Udako Euskal Unibertsitateko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEUko kide historikoa da eta etengabe parte hartu du ia-ia sorreratik historia sailean. UEUren lehenengo ikastaroa 1973. urtean izan bazen, hurrengo urtean bertan, 1974an, eman zuen bere lehenengo hitzaldia Agirreazkuenagak eta 1974-75 urteetan zuzendaritzako kidea izan zen Manex Goienetxe eta Andolin Eguzkitzarekin.

« Euskaraz ekoiztea oso garrantzitsua da. UEUtik abiatu zen hori ere. Euskara zientzia komunikaziorako baliabide bihurtu nahi genuen. Historia sortzerakoan eta gaiak aztertzerakoan, hizkuntza ez da neutrala; ez da gauza bera euskaraz, ingelesez edo gazteleraz lantzea. Gutako bakoitzak hizkuntza bat aukeratzen duenean gai bat lantzeko, norbere ikusmiran publiko desberdinak ikusten ditu. Euskal Herriko gizartea ondo interpretatzeko, halabeharrez ikertu behar da euskaraz; osterantzean, ongi interpretatzea ia ezinezkoa izango da. Horrek ez du kentzen beste hizkuntza batean landu ezin daitekeenik; nazioarteko foroetan bat gehiago izan behar dugu, baina norbere eremutik. »

Joseba Agirreazkuenaga [4]


Urteetan zehar historia saileko 42 hitzaldi hauek eman ditu udako ikastaroetan UEUren eskutik:[9]

  • Euskararen ofizialtasuna eta iraupena Zuzenbidearen ikuspegitik (2008)
  • Euskal historiografiaren ardatz eta arazoak (2000)
  • Azken hogeita hamar urteotako euskal historiografiaren nondik-norakoak (XIX-XX) (1999)
  • Gerra eta bakea Euskal Herrian: Karlistaden garaia (1997)
  • XIX. eta XX.mendeko hezkuntz eta kultur-erakundeak Euskal Herrian: Oñatiko... (1996)
  • Hezkuntza (Eskola), Estatu-nazioen sorrera, bilakaera eta Estatu-Imperium egituraketa (1995)
  • Europa, lehen Internazionala eta bere garaia (1992)
  • Politikagintza zaharraren amaiera eta alderdi politikoen sorrera Euskal Herrian (1991)
  • Iraultza burgesaren historiografia Euskal Herrian (1989)
  • 1936.eko Guda Zibilaren eragina herririk herri (1988)
  • Nekazaritza eskolak XIX.mendean (1987)
  • XIX. mendeko bandolerismoaz: Patakon, gaizkile onaren adierazpena (1986)
  • Iraultza liberal-burgesa Europan eta Euskal Herrian: zenbait gogoeta XIX... (1985)
  • Euskal gizarte eta ekonomi egiturak XIX. menderdian Bizkaian (1984)
  • Lehen Internazionala eta bere garaia (1992)
  • Politikagintza zaharraren amaiera eta alderdi politikoen sorrera Euskal Herrian (1991)
  • Iraultza burgesaren historiografia Euskal Herrian (1989)
  • 1936.eko Guda Zibilaren eragina herririk herri (1988)
  • Nekazaritza eskolak XIX.mendean (1987)
  • XIX. mendeko bandolerismoaz: Patakon, gaizkile onaren adierazpena (1986)
  • Iraultza liberal-burgesa Europan eta Euskal Herrian: zenbait gogoeta XIX... (1985)
  • Euskal gizarte eta ekonomi egiturak XIX. menderdian Bizkaian (1984)
  • Lehen Internazionala eta bere garaia (1992)
  • Politikagintza zaharraren amaiera eta alderdi politikoen sorrera Euskal Herrian (1991)
  • Iraultza burgesaren historiografia Euskal Herrian (1989)
  • 1936.eko Guda Zibilaren eragina herririk herri (1988)
  • Nekazaritza eskolak XIX.mendean (1987)
  • XIX. mendeko bandolerismoaz: Patakon, gaizkile onaren adierazpena (1986)
  • Iraultza liberal-burgesa Europan eta Euskal Herrian: zenbait gogoeta XIX... (1985)
  • Euskal gizarte eta ekonomi egiturak XIX. menderdian Bizkaian (1984)
  • Protoindustrializaziotik iraultza industrialaren abiada lortu ezinik (1789-1880) (1994)
  • Nazionalismoaren sorrera eta bilakaera XIX. eta XX. mendeetan, eta...Hego Euskal Herriko liberalen portaera ideologiko politikoak eta Foruen Sistema (1984)
  • Bizkaiko errepidegintzari buruzko zehaztasunak (1982)
  • Euskal Herriko langileriaren historia: Lehen Internazionalaren antolakundea (1982)
  • Giza-Zientzietako metodologia irakasle eskoletan, Agustin Azkarate Garay-Olaun, Rafael Lopez Atxurra, Iñaki Mendiguren Bereziartu (1981)
  • BUP-erako textu eta ariketak, gaiak, Agustin Azkarate Garay-Olaun, Jazinto Fernandez Setien, Joseba Intxausti Rekondo (1980)
  • Deusto eta Donostiako E.K.M.koen arteko elkar hizketa. Oinharri bibliografikoa (1976)
  • Historiografia. Historia kulturalistak. Zientifikotasuna (1976)
  • Hizkuntza eta kohesio soziala (1974)
  • Interpretazio lanak eta teoriak (1974)

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, liburu eta argitalpen hauen egilea da:

  • Euskal Herriaren historiaz I. (1985) Rafael Lopez Atxurra-rekin.[10]
  • Vizcaya en el siglo XIX: las finanzas públicas de un Estado emergente (1987)
  • Gerra eta bakea Euskal Herrian. Politikagintza lege zaharraren krisialdian (1993)[11]
  • Iraultza industriala abiatu ezinik (1789-1876) (1993)[12]
  • Euskal gizartean barrena euskaltzaletasun politikoaren sorrera garaian: zaldunak, matxinoak, enpresariak, langileen eraketa (1789-1876) (1995)
  • Manu Ziarsolo, Abeletxe: (1902-1987) 1998[13]
  • Diccionario biográfico de Diputados generales de Álava (2003; egilekidea)
  • Historia de Euskal Herria (2005, Lur, sei liburuki; koordinatzailea)
  • Diccionario biográfico de Parlamentarios de Vasconia. 1876-1939 (2007, hiru liburuki; zuzendarikidea)
  • Diccionario biográfico de los alcaldes de Bilbao y gestión municipal durante la dictadura franquista (1937-1979) (2008, zuzendarikidea)
  • Diccionario Biográfico de los Parlamentarios Españoles. Cortes de Cadiz. (1810-1814) (2010, hiru liburuki; zuzendarikidea)
  • Barne-muinetako Sabin Arana Goiri. Gutunak I (1876-1903) (2010; arduraduna)[14]
  • The Making of the Basque Question: Experiencing Self-Government, 1793-1877 (Reno, Center for Basque Studies,2011)[15][16]
  • Euskal herritarron burujabetza. 1793-1919 Autogobernu auziaren bilakaeraz (2012; egilea)[17][18]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 96 lan bildu dira. Horien artean 29 hitzaldi eta 45 artikulu.[9]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berria (2020-03-22) Euskadi ikerkuntza saria esleitu ondoren[4]
    2020: Euskadi Ikerkuntza Saria, meritu hauengatik: bere ikerketa- eta irakaskuntza-ibilbidea, interes historiografikoen zabaltasuna, haren argitalpen ugarien kalitatea, dibulgazio-lan garrantzitsua, bere ikerketa-ildoei jarraitzen dieten taldeak sortzeko gaitasuna, eta ezagutza euskal gizarteari transferitzea.[3][19][20][21]
  • 2015: Nazioarteko Zientzia Historikoen erakundeko Presidentea, Londresen aukeratua (International Commission for the History of Representative and Parliamentary Institutions).
  • 2014: William A. Douglass Distinguished Visiting Scholar for 2013-2014. Center for Basque Studies. University of Nevada, Reno.
  • 2011: Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno Saria. Euskal Herritarren burujabetza politikoaren auzia mundu berriaren zurrunbiloan saiakeragatik.
  • 2010: Europako parlamentuen historiarako ikerketa sarearen kidea (EuParl) 2010.ean onartua.
  • 2007: Euskoiker Fundazioaren Ikerketa saria IX. edizioan giza zientzien arloan. FUNDACION EUSKOIKER- Investigación Universidad Empresa-Jakintza lanezko ikerkuntza. (3 Diputazioak, Merkatal Ganbara, UPV-EHU).
  • 1986: Enkarterrietako historiaren saria. Galdamesko udala.
  • 1981: Resurrección Maria Azkue saria euskarazko ikerlanetarako. Bilboko Aurrezki Kutxa (Bizkaiko errepidegintza: Hazkunde ekonomikorako azpiegitura lanak, 1818-1876)[22]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «LARRUN. EUSKAL IKUSPEGI OROKORRAREN ERRONKA» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  2. a b «Agirreazkuenaga Zigorraga, Joseba - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  3. a b «Joseba Agirreazkuenaga historialariarentzat 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria» www.euskadi.eus 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  4. a b c d Ramirez de Okariz Kortabarria, Amaia. ««UEU eskola bat izan zen, profesionalizatzen lagundu zidan, eta giltzarria izan da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  5. a b «PROSOPARLAM Joseba-Agirreazkuenaga» www.prosoparlam.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  6. «Europartzearen aldeko Parlamentua eta gobernaera (Joseba Agirreazkuenaga)» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  7. (Ingelesez) «Direction. International Commission for the History of Representative and Parliamentary Institutions» www.ichrpi.info (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
  8. «PROSOPARLAM Euskal Herriko Unibertsitatea/ Universidad del Pais Vasco» www.prosoparlam.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  9. a b Joseba Agirreazkuenaga Zigorragaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (90 produktu).
  10. Lopez Atxurra, Rafael; Zigorraga, Joseba Agirreazkuenaga. (1985). Euskal Herriaren historiaz I. UPV/EHU arg ISBN 9788475850221. (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  11. Agirreazkuenaga, Joseba. (1993). Gerra eta bakea euskal herrian : politikagintza lege zaharraren krisialdian. Gaiak ISBN 8487203434. PMC 434341458. (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  12. Agirreazkuenaga, Joseba. (1993). Iraultza industriala abiatu ezinik : euskal herriko ekonomiaren gorabeherak lege zaharraren kinkan (1778-1880). Gaiak ISBN 8487203442. PMC 434439772. (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  13. Agirreazkuenaga Zigorraga, Joseba. (1998). Manu Ziarsolo, Abeletxe: (1902-1987). BIDEGILEAK ISBN 9788445713075. (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  14. Agirreazkuenaga, Joseba. (2010). Barne-muinetako Sabin Arana Goiri gutunak I (1876-1903). (1. argit. argitaraldia) Utriusque Vasconiae ISBN 9788493832926. PMC 828280226. (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  15. Agirreazkuenaga, J. (Joseba). (2012). The making of the Basque question : experiencing self-government, 1793-1877. Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno ISBN 978-1-935709-21-3. PMC 767974530. (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
  16. Conversi, Daniele. (2013-12-11). «Joseba Agirreazkuenaga, The Making of the Basque Question: Experiencing Self-Government, 1793-1877. Reno: Center for Basque Studies, University of Nevada, 2011, 312pp. $19.00 (pbk).» Nations and Nationalism 20 (1): 182–184.  doi:10.1111/nana.12055_7. ISSN 1354-5078. (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
  17. Agirreazkuenaga, Joseba. (2012). Euskal herritarren burujabetza : euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaeraz (1793-1919) : foruen bidezko erakundetzetik Autonomia Estatutura. Alberdania ISBN 9788498683561. PMC 828304444. (Noiz kontsultatua: 2019-03-29).
  18. Apaolaza Avila, Urko. (2012-10-14). «Foruzaletasunaren abaroan» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  19. «Joseba Agirreazkuenaga historialariarentzat 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria» www.euskadi.eus 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  20. «Joseba Agirreazkuenaga historialariari 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  21. Euskal Irrati Telebista. (2020-07-15). «Joseba Agirreazkuenagak jaso du 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  22. Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]