Joseba Arregi
Joseba Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1946) politikaria eta euskal nahiz gaztelaniazko idazlea da. Teologian eta Soziologian doktore. Rikardo Arregi kazetaria zuen anai.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzako buru izan zen, eta bi alditan Kulturako sailburu (1984-1985 eta 1987-1995), baita Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile ere. EAJren Gipuzko Buru Batzarreko buru eta Euskadi Buru Batzarreko kide izana da. 1987an hautatu zuten lehenengoz Eusko-Legebiltzarkide, eta legealdi hartan kargua hartu eta hilabete batzuetara utzi bazuen ere, 1990etik 2002 arte ez zion inoiz utzi legebiltzarkide izateari.
Jarduera politikoa irakaskuntzarekin eta jarduera intelektualarekin bateratu du. Euskal Herriko hainbat komunikabidetan ohiko zutabegile eta solaskide izateaz gainera, Euskal Herriari buruzko liburuak ere idatzi ditu, besteak beste La Euskadi invertebrada. 2000. urtean, Diego López Garridorekin batera, Ser nacionalista argitaratu zuen. Euzko Alderdi Jeltzalearen irizpide ofizialekin oso kritiko agertu da azken urteotan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Aurrekoa Joseba Arregi |
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea 1987 - 1995 |
Ondorengoa Mari Karmen Garmendia |
| Aurrekoa Luis Mari Bandres |
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 1987-1995 |
Ondorengoa Mari Karmen Garmendia |
| Aurrekoa Ramon Labaien |
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 1984-1985 |
Ondorengoa Luis Mari Bandres |
| Eusko Jaurlaritza (1984-1985) | ||
|---|---|---|
|
Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza) |
||
| Eusko Jaurlaritza (1987-1991) | ||
|---|---|---|
|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
||
| Eusko Jaurlaritza (1991) | ||
|---|---|---|
|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
||
| Eusko Jaurlaritza (1991-1995) | ||
|---|---|---|
|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
||