Joseba Intxausti Rekondo
Wikipedia(e)tik
Joseba Intxausti Rekondo, izengoitiz Iturriotz´tar Iñaki (Segura, Gipuzkoa, 1936) gipuzkoar idazlea da.
[aldatu] Biografia
Arantzazun egin zituen Eliz ikasketak eta Bartzelonan Filosofia eta Letretakoak. Euskaltzain urgazlea da.
Egan, Arantzazu, Jakin eta Madrilgo Verdad y Vida agerkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Anaitasuna eta Jakin aldizkarien zuzendaria izan zen.
Obra nagusiak: Izatea ta bere zentzua (1960), Euskal Aditza (1960), Las siete lecciones del Euskal aditza (1965) eta Iraultzaren hildotik (1972). Beste batzuekin batera, lan hauen egilea: Lur eta Gizon (1974) eta Euskal Idazleak Gaur (1977). UZEIko zuzendaria izan da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.