Joseba Sarrionandia
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Joseba Sarrionandia Uribelarrea | |
| Jaio | 1958ko apirilaren 13a | |
| Iurreta (Bizkaia) | ||
| Lanak | ||
| Landutako testu-erak | Saiakera, Ipuina, Narrazioa, Poesia. | |
| Eraginak | ||
| Sarrionandiari eragindakoak | Gabriel Aresti, Yon Etxaide, Jon Mirande, Vladimir Holan, Celso Emilio Ferreiro, Alvaro Cunqueiro, Herman Melville, Robert Louis Stevenson, Joseph Conrad, Samuel Tayor Coleridge, Fernando Pessoa. | |
| Sarrionandiak eragindakoak | ||
Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a - ) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen eta ordutik aurrera klandestinitatean bizi da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean eta euskara irakasle moduan lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. "Zeruko Argia", "Anaitasuna", "Jakin" eta "Oh Euzkadi"n eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxemari Iturralde eta beste hainbat idazlerekin batera. Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoak, tartean Samuel Taylor Coleridgeen The Rime of the Ancient Marineer poema narratibo luzea (Marinel Zaharraren Balada), poesia erromantikoaren gailurretako bat.
1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Harrezkero, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz ukitu du. 1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxearen barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgoragailu batean ostenduta. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen. Ordutik, iheslari bizi da (dagoeneko, Espainiako legeen arabera, haren delituek preskribatu badute ere) eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena izan da haren obraren beste gai nagusia , Lagun Izoztua eleberrian, esate baterako, ikus daitekeen moduan. Klandestinitatean bizi izan arren, liburuak argitaratzen jarraitu du eta hainbat musikarirekin elkarlanean aritu da: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza eta beste musikari askori helarazi dizkie bere poemak gutunen bidez. Esan Ozenki eta Txalaparta disko-etxeeek elkarlanean Hau da ene ondasun guzia disko-liburua argitaratu zuten, idazlearen poema musikatuekin.
[aldatu] Egindako lanak
[aldatu] Poesia
- "Izuen gordelekuetan barrena". Bilboko Aurrezki Kutxa. Bilbo, 1981.
- "Intxaur azal baten barruan. Eguberri amarauna". Amnistiaren Aldeko Batzordea. Lizarran inprimatua, 1983.
- "Alkohola poemak". Pamiela. Iruñea, 1984 (Beste askorekin batera)
- "Marinel Zaharrak". Elkar, Iruñea, 1987.
- "Gartzelako poemak". Susa. Iruñea, 1992.
- "Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)". Elkar, Donostia, 1995.
- "Hau da ene ondasun guztia". Txalaparta, Tafalla, 1999.
[aldatu] Narrazioa
- "Narrazioak". Elkar, Donostia, 1983.
- "Atabala eta euria". Elkar, Donostia, 1986.
- "Ifar aldeko orduak". Elkar, Donostia, 1990.
- "Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk". Erein, Donostia, 1995.
- "Lagun izoztua" Elkar, Donostia, 2001.
- "Kolosala izango da". Txalaparta, Tafalla. 2003.
- "Gau ilunekoak" Elkar, Donostia, 2008.
[aldatu] Saiakera
- "Ni ez naiz hemengoa". Pamiela. Iruñea, 1985.
- "Marginalia". Elkar, Donostia, 1988.
- "Ez gara gure baitakoak". Pamiela. Iruñea, 1989.
- "Han izanik hona naiz". Elkar, Donostia, 1992.
- "Hitzen ondoeza". Txalaparta, Tafalla, 1997.
- "Akordatzen". Txalaparta, Tafalla, 2004.
[aldatu] Haur literatura
- "Izeba Mariasunen ipuinak". Elkar, Donostia, 1989.
- "Ainhoari gutunak". Elkar, Donostia, 1990.
- "Harrapatutako txorien hegalak". Baigorri argitaletxea, Deba, 2005.
- "Munduko zazpi herrialdetako ipuinak". Pamiela, Iruñea, 2008.
[aldatu] Itzulpenak (Alter Ego batzuk)
Joseba Sarrionandiak, gainera, hainbat idazleren lanak itzuli ditu eta euren inguruan askotan jarduten da bere liburuetan:
- Samuel Tayor Coleridge. Ottery St. Mary. (1772-1834). Marinel zaharraren balada. Pamiela, Iruñea, 1995.
- Konstantino Kavafis. Alexandria. (1863-1933).
- Thomas Stearns Eliot. St.Louis. Missouri. (1888-1965). Eliot euskaraz ("Lur eremua" poema). Hordago, Donostia, 1983.
- Fernando Pessoa. Lisboa. (1888-1935). Marinela. Susa, Zarautz, 1985.
- Manuel Bandeira. Antologia. Pamiela, Iruñea, 1999.
- Hamahiru ate (Umore beltzaren antologia). Elkar, Donostia, 1985 (Mitxel Sarasketarekin batera).
- Poemas naufragos (Galegoz heldutako poemak). Susa, Zarautz, 1991.
[aldatu] Kolaborazio periodistikoak
- Pott aldizkariarekin.
- Zeruko Argia aldizkariarekin.
- Ibaizabal aldizkariarekin.
- Anaitasuna aldizkariarekin.
- Nabarra aldizkariarekin
[aldatu] Sariak
- Ignacio Aldekoa Saria
- Resurreccion Maria Azkue Saria
- Bilbaoko Udalaren Saria
- Premio Narrativa en euskera
- Premio de la crítica (Kritikaren Saria) 1986an Atabala eta Euriagatik eta 2001ean Lagun Izoztuagatik.
[aldatu] Erreferentziak
- Aitzpea Azkorbebeitia. [1]. Joseba Sarrionandia: Irakurketa proposamen bat. Labayru Ikastegia-Amorebietako Udala-ren argitaratuta. Bilbao, 1998.
- Koldo Izagirre. Incursiones en territorio enemigo. Pamiela argitaletxea. [[Iruñea, 1997
- Jon Kortazar. "Lurra eta luma. Euskal poesia 80ko hamarkadan". Labayru Ikastegia, Bilbo, 1997
- Maria Jose Olaziregi. "Literatur irakurketaren gaurkotasuna, gazteen zaletasun eta jokabideak". Egan, 1996.
- Lourdes Otaegi. "Joseba Sarrionandia y el destino del viejo marinero". Insula, Madril, 1998.
- Joan Mari Torrealdai. Euskal Kultura gaur. Liburuen mundua. Jakin, 1997
- Kirmen Uribe. "Asalto a los cielos: Estética y escritura en la poesía de Atxaga y Sarrionandia". Insula, Madril, 1998.
- Askoren artean. Euskal Literatura Urratzen. Labayru Ikastegia, Bilbo, 1986.
- Hasier Etxeberria. Bost Idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan. Alberdania, 2002.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Pott aldizkariaren ale guztiak
- Literaturaren Zubitegia
- Auñamendi entziklopedia.
- Izuen gordelekuetan barrena, irakurgaia.
- Gartzelako poemak, irakurgaia.
- Sarrionaindiaren olerki bat hizkuntza ezberdinetara itzultzeko wiki proiektua
- "Inork agintzen ez didalako", "Literatura eta iraultza" eta "Gose grebako hogeigarren egunean".
| Joseba Sarrionandiaren lanak | ||
|---|---|---|
|
Poesia: Izuen gordelekuetan barrena • Intxaur azal baten barruan. Eguberri amarauna • Alkohola poemak • Marinel Zaharrak • Gartzelako poemak • Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)• Hau da ene ondasun guztia |
||

