Joseba Zulaika
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Joseba Zulaika Irureta | |
| Jaio | 1948 | |
| Itziar, Deba (Gipuzkoa) | ||
Joseba Zulaika Irureta (Itziar, Gipuzkoa, 1948-) antropologoa eta euskal idazle eta ikertzailea da.
Nevada Renoko Unibertsitatean lanean ibili izan da Center for Basque Studies delakoan.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Deustuko Unibertsitatean filosofian lizentziatu zen, eta AEBetako Princetongo Unibertsitatean antropologiako doktoregoa lortu zuen. Gaur egun, Basque Studies Programeko zuzendari da eta Antropologia eta Euskal Kulturako eskolak ematen ditu Renoko Unibertsitatean (Nevada).
Argitaratu dituen lan nagusiak: Ehiztariaren erotika (1990), La violencia vasca: metáfora y sacramento (1990), Caza, símbolo y eros (1992), Migración, etnicidad y etnonacionalismo (elkarlanean, 1996), Del cromañón al carnaval (1996) eta Crónica de una seducción: el Museo Guggenheim de Bilbao (1997).
[aldatu] Lanak
[aldatu] Nobela
- Zu zara... (1982, Hordago).
[aldatu] Saiakera
- Bertsolariaren jokoa eta jolasa (1985, Baroja)
- Basque Violence: Metaphor and Sacrament (1988, University of Nevada Press)
- Ehiztariaren erotika (1990, Erein)
- Bertsolaritzaz bi saio (2003, Bertsolari)
- ETAren hautsa (2006, Alberdania).
[aldatu] Poesia
- Adanen poema amaigabea (1975, Haranburu).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Joseba Zulaika literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Joseba Zulaika Alberdanian
- (Euskaraz) "Euskal Irudia munduan terrorismo diskurtsoaren baitan birziklatzen da" elkarrizketa Argia astekarian (1995)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.