Josef Bonaparte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Napoli eta Espainiako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Napoleon (argipena)».
Josef Bonaparte
Josef Bonaparte
Datu pertsonalak
Izen osoa Giuseppe Napoleone Buonaparte
Jaio 1768ko urtarrilaren 7a
Corti (Korsika)
Hil 1844ko uztailaren 28a
Florentzia (Italia)
Josef Bonaparte
Josef Bonaparte

Josef Bonaparte[1] (jatorriz, italieraz, Giuseppe Buonaparte; frantsesez, Joseph Bonaparte) (Corti, Korsika, 1768ko urtarrilaren 7a - Florentzia, 1844ko uztailaren 28a), Espainian Pepe Botella ezizenaz ezaguna, Napoleon Bonaparteren anaia zaharragoa zen eta, haren eskutik, abokatu, diplomatiko eta politikari frantziarra, Napoliko errege (18061808) eta, azkenekoz, Espainiako errege (1808 - 1813) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julie Clary, Josef Bonaparteren emaztea

Josef Bonaparte Cortin, Korsika, jaio zen 1768ko urtarrilaren 7an eta Giuseppe Buonaparte izena jarri zioten.

Josefen gurasoak Charles Bonaparte eta Maria Laetizia Ramolino izan ziren eta anaia gazteagoa izan zen Napoleon.

Zuzenbidea ikasi zuen Pisan (Italia). 1794ko abuztuaren 1ean, Marseillako negozio gizon baten alaba zen Julie Claryrekin ezkondu zen Marseillan eta 3 alaba izan zituzten:

  • Julia Josefina Bonaparte (1796): ez zuen bizirik iraun.
  • Zenaida Letizia Julia (1801-1854).
  • Charlotte Napoleon (1802-1839).

1796an, Napoleonen Italiako kanpainan hartu zuen parte. Hurrengo urtean, berriz, Lehenengo frantses Errepublika garaian, diplomatiko izan zen Parmako gortean eta, gero, Erroman. 1798an, Direktorio garaiko organo legegilea zen Bostehunen Kontseiluko kide ere izan zen. Napoleonen gerra garaian, anaiaren ordez ibili zen eta hainbat itun sinatu zuen Ameriketako Estatu Batuekin, Austriarekin, Britainia Handiarekin eta Vatikanorekin. 1806tik 1808ra arte, Napoliko erreinuan izan zen errege anaiak horrela izendatu zuelako.

Espainiako erregetza (1808ko uztaila–1813ko ekaina)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1808ko maiatzaren 5eko Baionako abdikazioen ondoren, Espainiako koroaren jabe Napoleon zen eta honek ekainaren 6an bertan anaia Josef izendatu zuen Espainiako errege, uztailaren 7ra arte ez bazuen ere ardura hartu, konstituzio berria zin egin eta Baionako Batzarraren fideltasun zinak jaso ondoren.

1808ko uztailaren 20an iritsiko zen Madrilera, maiatzaren 2az geroztik, Independentzia gerran sartuta zegoen erreinura eta, uztailaren 25ean, aldarrikatu zuten errege.

Bailengo porrotaren ondoren, ihes egin beharrean izan zen, Burgosera, Miranda de Ebrora eta, irailaren 22an, Gasteizera. Anaia Napoleonek lagunduko dio bere tropa andanarekin eta Madrilen ezartzea lortuko du azkenean.

Baionako Estatutua aldarrikatu zuen, frantsestuak edo Espainiako ilustratuak erakarri nahian. Hala ere, ez zioten inposaketa barkatu eta herriak muzin egin zion erreformismoari.

1809ko abenduan, gaur egun Pradoko Museoa denaren sorrera iragarri zuen, Museo Josefino izena bazuen ere. Espainiako arte lanak Frantziara ateratzen ari ziren eta bertan geratuko ziren horrela. Hala ere, ez zuen eraikitzerik izan eta Espainiako Fernando VII.ak lortu zuen hori 1819an.

Josef Bonaparteren ospe txarra: Pepe Botella

Pepe Botella ezizena eman zioten eta alkoholikoa zen ospea hartu zuen, baina ez du egia ematen. El rey plazuelas ere esaten zioten Madrilen, eliza eta komentuak bota eta enparantza ugari inauguratu zuelako. Oriente enparantza izan zen garrantzitsuenetako bat, Errege Jauregiaren aurrean.

1812ko uztailaren 22an, Arapilesko porrota izan zuten eta Madrildik ihes egin behar izan zuen berriro. Gasteizen harrapatu eta garaitu zuten Wellingtongo dukearen tropek eta, 1813ko ekainaren 13an, betirako alde egin beharrean izan zen, Frantzian geratu zelarik bere anaia erori arte.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julie Clary, Josef Bonaparteren emaztea eta alabak

Julie Clary ez zen sekula Espainiara joan eta alabak zaintzen geratu zen Josef hona eta hara zebilen bitartean.

Lehenengo ihesaldiaren garaian María del Pilar Acedo y Sarriárekin elkartu zen berriro, Vado y de Echauzeko kondesa eta Baionako konstituzioa onartu zuten frantsestua zen Montehermoso Ortuño Aguirre del Corraleko markesaren emaztea. Josefek Espainiako Handi egin zuen markesa eta beste titulu batzuk ere esleitu zizkion. Gasteizko Montehermoso jauregia erosi zion eta momentuko errege jauregia bertan ezarri zuen.

1811n, Parisera joan zen bikotea Josefekin Frantziako Napoleon II.aren bataiora, baina Ortuño Parisen hil zen. María del Pilarrek Josefekin jarraituko zuen honek tronua galdu zuen arte.

Badirudi, Jarucoko kondesarekin ere izan zituela harremanak; garestiak gainera, 5 bat milioi erreal kostatu zitzaiola esaten baita. María Teresa Montalvo y O'Farril oso gazte ezkondu zen Kubako gizon aberatsenarekin, baina senarrak kiebra jo zuen Karlos IV.aren gortean. Emakume honen osaba Josefen Gerra ministroa zen eta horrela ezagutu zuten elkar. Hala ere, gazte hil zen eta erregeak berehala begiratu zion haren alaba zen María Mercedesi, Christophe-Antoine Merlin kapitainaren emaztea zenari. Josefek konde izendatu zuen eta Madriletik urrun izaten ziren lanetan mantendu zuen. Horrela kantatzen zuen herriak:

La condesa tiene un tintero
donde moja la pluma José primero.

Fineschi opera abeslari italiarra, Nancy Derjeux frantsesa edo Danimarkako enbaxadorearen emazte zen Burkeko baronesa ere izan ziren Josefen amorante.

Erbesteratzea eta azken urteak (1813–1844)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josef Bonaparteren hilobia

Espainiako irteeraren ondoren, Josef Ameriketako Estatu Batuetara abiatu zen. Espainiako koroaren bitxiak saldu zituen eta mantsio bat eraiki zuen Poin Breezen, Philadelphian. Luxuzko altzariak, liburu arraroen bilduma paregabea eta arte lanez betetako etxea, parke handi batez inguratu zuen, estanke eta guzti.

Jende ospetsu asko izan zuen inguruan: Pennsylvaniako senataria zen Joseph Hopkinson, Nicholas Biddle bankaria, Frances Wright idazlea, Stephen Girard bankari eta filantropoa -garaiko amerikar aberatsena-, John Quincy Adams presidentea eta Henry Clay estatu idazkaria, Daniel Webster politikaria edo La Fayetteko markesa beste batzuen artean.

Ameriketako Estatu Batuetara ere, Josef emazterik gabe joan zen, Europan geratu baitzen hau bere alabekin, baina han ere ez zitzaion amodiorik faltatu.

1841ean, Florentzian bizitzeko baimena jaso zuen eta hortxe hil zen 1844an. Hala ere, Parisen eman zioten lur, Napoleon III.ak Napoleon enperadorearen eskuinean lurperatzea eskatu zuelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josef Bonaparte Aldatu lotura Wikidatan