Josef Hoffmann
Wikipedia(e)tik
Josef Hoffmann (Pirnitz, Moravia, Austria-Hungariako Inperioa, 1870 - Viena, Austria, 1956) arkitektoa eta diseinatzailea izan zen. Vienako Banakuntza mugimenduaren sorreran esku hartu zuen (1897), bai eta Wiener Werkstätte (Vienako Lantegia) artista komunitatearenean ere (1903). Nazioarteko erakusketa askotako kide izan zen. Vienan etxeak, biltegiak, erietxeak, hotelak eta antzekoak eraiki zituen. Pikensdorf eritegia (1903), eta batez ere, Bruselako Stoclet jauregia dira Hoffmannen obrarik ezagunenak. Arintasun eta harmonia handiak lortu zituen bolumen desberdinak erabiltzeko moduan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.