Josef Hora
Wikipedia(e)tik
Josef Hora (Dobrin, Austria-Hungaria, 1891 - Praga, Txekoslovakia, 1945) txekierazko olerkaria izan zen, txekiar etniakoa. Hasierako poema liburuak «vitalismo» izeneko mugimenduaren eraginpean idatzi zituen: Poemak (1915), Zuhaitza loretan (1920). 1927an Hariak haizeetara liburua argitaratu zuen. Ondorengo urteetako liburuetan, bere garaiko arte-mugimenduetatik aparte, barne-ezagutzaren bidetik jarraitu zuen. Garai hartakoak dira: Zure ahotsa (1930) eta Gaztigu isila (1936). Ezkortasunean murgildu zen azken urteetan. Hil ondoren argitaraturiko liburuan, Eritasunaren oroimenak (1945), Horaren ezkortasuna oso nabaria da, bere gaixotasuna eta gizartearena uztarturik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.