Josefa Molera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josefa Molera
Datu pertsonalak
Izen osoa Josefa Molera Mayo
Jaio 1921
Izaba, Erronkariko ibarra
 Nafarroa (Euskal Herria)

Josefa Molera Mayo (Izaba, Nafarroa, 1921 - Iruñea 2011) zientzialaria eta kimikaria da.

Kimikan doktorea eta ikerketa-irakaslea Espainiako CSICen. Geroago Kimikako Nobel saria lortu zuen Cyril Norman Hinshelwood irakaslearekin ikasi zuen. Gas-likido erako kromatografiaren bidez erreakzio kimikoen analisia egiteko metodologietan aitzindarietako bat izan zen. Ardo eta alkoholdun edarietan erabili zuen metodologia hori. Patente bat erregistratu zuen geroago metodologia horrekin. Espainiako Kromatografiako taldea sortu zuen 1973. urtean.[1]

« Literatura eta artea ditut gogoko eta ez dakit nola pasatu dudan bizitza oso bat zientzian murgilduta, hain zoriontsu. »
Josefa Molera Mayo

Sariak

  • Perkin-Elmer Hispania saria jaso zuen 1967an J. A. Domínguez kimikariarekin eta J. Fernández Biarge matematikariarekin lau zutabe kromatografiko konbinatzeko lan batengatik.
  • Espainiako Fisika eta Kimikako Erret Elkartearen Kimikako domina.
  • 2013ko maiatzean Iruñeko Udalak onartu zuen hiriko kale bati Josefa Molera Mayo izena jartzeko proposamena.

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. Josefa Molera Mayo (1921-2011): Izabatik kimikaren historiara artikulua Zientzia Kaiera bloga (Uxune Martinez, 2014-11-14).