Josep Lluís Carod-Rovira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Josep-Lluís Carod-Rovira (2007)

Josep-Lluís Carod-Rovira (Cambrils, 1952ko ekainaren 7a) politikari kataluniarra da, Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) alderdi ezkertiar eta independentistaren presidentea 2004tik 2008ra .

Filologia katalanean lizentziaturik, Generalitateko hizkuntza eta kultura politikako hainbat arlotan egin zuen lan. Politikan, 1970eko zein 1980ko hamarkadetan Partit Socialista de Alliberament Nacional nahiz Nacionalistes d'Esquerres alderdietan aritu zen 1986 arte. Orduan, Esquerra Republicana de Catalunyan sartu zen, alderdi historiko hori independentziaren aldeko korrontean kokatu nahian. Kataluniako parlamentuan 1988an sartuta, 1989an alderdiaren bururako hautagaia aurkeztu zuen, baina Angel Colom atera zen irabazle.

Colomek, halere, 1996an alderdia utzi zuen. Carod da aukeratua ordezkari orokorreko karguan. 1999 eta 2003 bitartekoko legegintzaldian ERCko burua izan zen Kataluniako parlamentuan. 2003ko hauteskundeen ostean, Conseller en Cap (Lehen Kontseilaria) izendaturik suertatu zen PSC, ICV eta ERC hitzarmenari esker.

Postuan bi hilabete izan ostean, dimisioa aurkeztu zuen ETArekin elkartzeagatik sortu zen polemika zela eta. Gobernua ere utzita, 2004ko Espainiako Parlamenturako hauteskundeetan ERCko zerrendaren buruan agertu zen. Diputatuaren eserlekua irabazi arren, Agusti Cerda valentziarrari laga zion, Kataluniako barneko politikara bueltatzearren. 2004ko uztailean, alderdiko Batzar Nazionalean presidente hautatu zuten Carod-Rovira.

Bestela, Generalitateko lehendakariordea izan zen 2006tik 2010 arte hiru alderdiko gobernuan (PSC, ICV eta ERC).

Azkenik, 2011ko ekainean bertan behera utzi zuen bere militantzia ERCren barruan, zuzendaritzarekin edukitako ezadostasunak zirela-eta, urte hartako udal hauteskundeetan alderdiak jasotako emaitza txarrek eraginda.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Lluís Carod-Rovira Aldatu lotura Wikidatan