Josep Pintat i Solans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josep Pintat i Solans


2. Prime Minister of Andorra (en) Itzuli

1984ko maiatzaren 21a - 1990eko urtarrilaren 12a
Òscar Ribas Reig - Òscar Ribas Reig

Member of the General Council of Andorra (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSant Julià de Lòria1925eko urtarrilaren 21a
Herrialdea Andorra
HeriotzaBartzelona2007ko urriaren 20a (82 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaConservative Party (en) Itzuli

Josep Pintat i Solans (Sant Julià de Lòria, Andorra, 1925eko urtarrilaren 21a - Bartzelona, Katalunia, 2007ko urriaren 20a) andorrar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak Andorrako eskola espainiar zein frantsesetan egin zituen. 1960an hasi zen politikan, Andorrako Gobernuko legebiltzarreko kide hautatu zuten urtean. 1963ra arte egon zen kargu horretan, eta, gero, Sant Julià de Lòriako alkate (1969-1970) izan zen. 1982an, berriro itzuli zen legebiltzarrera, eta, handik bi urtera, Andorrako Gobernuko lehendakari hautatu zuten, legebiltzarraren babesa galdu zuen Òscar Ribas Reig lehendakari ohiaren ordezko gisa. 1985eko hauteskundeen ondoren, berriro eskuratu zuen Pintatek lehendakari-kargua Andorrako legebiltzarreko (28 bototatik 27 eskuratu zituen). 1990ra arte izan zen lehendakari, eta bere agintaldian Europako Batasunarekiko elkarrizketetan nabarmendu zen nagusiki, Andorra hirugarren herri gisa ezagutuko zuen estatutua onar zedin. 1989an, merkataritza-hitzarmen bat sinatu zen bere ekimenez Andorraren eta Europako Batasunaren artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]