Josep Piqué

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Josep Piqué.

Josep Piqué i Camps (Vilanova i La Geltrú, Katalunia, 1955) politikaria da, Espainiako Alderdi Popularrekoa. Ekonomia eta enpresa-zientzietako eta zuzenbideko lizentziaduna da.

[aldatu] Bizitza

Bartzelonako Unibertsitatean eskuratu zuen ekonomiako doktoregoa eta Sari Berezia eman zioten doktorego tesiarengatik. 1986tik 1988ra bitartean, Kataluniako Generalitateko Industriako zuzendari orokorra izan zen. Kargu hura utzi ondoren, administrazioko lanetatik aldenduta eman zituen zenbait urte, eta Ercros enpresako zuzendari izan zen 1992tik 1996ra.

1996an, Jose María Aznar lehendakariaren lehen agintaldian Espainiako Industria eta Energiako ministro izendatu zuten, gobernuko kide independente gisa. Kargu horretan, enpresa publikoen berrantolaketa eta zor publikoa murriztea izan zituen helburu nagusi. Hurrengo agintaldian, Espainiako Kanpo Arazoetako ministro izan zen 2000tik 2002ra, eta Zientzia eta Teknologiakoa 2002tik 2003ra. Bestalde, 2003ko irailetik 2007 uztailera Kataluniako Alderdi Popularreko (PPC) lehendakari izan zen.

Hainbat lan eman ditu argitara, gehienbat Espainiako eta Kataluniako ekonomia politikoaren ingurukoak.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak