Josep Tarradellas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Josep Tarradellas
Josep Tarradellas

1954 – 1980
Aurrekoa Josep Tarradellas
Ondorengoa Jordi Pujol

Jaiotza 1899ko otsailaren 19a
Cervelló, Baix Llobregat
Alderdi Politikoa ERC

Josep Tarradellas i Joan (Cervelló, Baix Llobregat, 1899ko otsailaren 19a - Bartzelona, 1988ko ekainaren 10a) katalan politikaria izan zen.

Gaztetan, hainbat erakunde politiko eta sindikal nazionalista eta ezkertiarreko kidea izan zen. 1931n, Esquerra Republicana de Catalunyako idazkari orokorra izendatu zuten. Konstituzio Gorteetan diputatua izanik, Francesc Maciàren agindupean kontseilaria ere bazen.

Frantzian herbesteratuta 1939tik, 1954an kanpoko Generalitateko presidente izendatu zuten (125.a). 1977ko urrian, Adolfo Suarez eta Joan Karlos I.arekin hitzartu ondoren, Kataluniara Generalitateko presidente gisa itzuli ahal izan zen. Iristean, «Ja soc aqui!» («Hemen naiz jadanik!») iragarri zuen. Nazio-batasuneko gobernua osatu zuen instituzio demokratikoak berriz abian jartzeko. 1980ko Kataluniako Parlamenturako lehenengo hauteskundeekin bukatu zen bere presidentetza, Jordi Pujol ordezkatuta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Josep Tarradellas