Joseph Anton Koch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Anton Koch

Bizitza
JaiotzaElbigenalp (en) Itzuli1768ko uztailaren 27a
Herrialdea Austria
HeriotzaErroma1839ko urtarrilaren 12a (70 urte)
Hobiratze lekuaErroma
Hezkuntza
HeziketaState Academy of Fine Arts Stuttgart (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista grafikoa eta ilustratzailea
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Musicbrainz: 198a56e7-432d-4b71-bed5-11172c7961b9 Discogs: 2277927 Edit the value on Wikidata
Jose Anton Koch: Paisaia ostadarrarekin (1805).
Schmadribach-eko ur-jauzia, 1821-1822, olio-pintura oihal gainean, Neue Pinakothek, Munich.

Joseph Anton Koch (Obergiebeln, Tirol1768ko uztailaren 27a - Erroma1839ko urtarrilaren 12a). Austriako erromantizismoko margolaria izan zen. Alpetar margo-paisaia erraldoien sortzailetzat jotzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazarien semea bera, Joseph Anton Koch Obergiebelnen jaio zen, Lech haraneko herri txiki batean, Tirol mendebaldeko mendietan. Garai hartan politika arloan Austriako eremua zen baina aldi berean Augsburgeko apezpikutzako jabegoa zen. Umetan, Jospeh Anton familiako nekazari lanetan aritu izan zen, abereak zaintzen hain zuzen ere. Bertan gizadiaren gorabeherak ikasi zituen eta horrek bere ekoizpen artistikoa sustatzen lagunduko zion. Ama, Anna Elisabetta Burdi, jatorriz Koblentzakoa zen. Hamar anai-arreba izan arren haurtzaroan denak zendu ziren bi arreba izan ezik.

Abeltzaintzan zebilela, ingurutik zebiltzan aditu batzuek laster nabarmendu zuten artzain gaztearen dohaiak. Edonon marrazten zuen, ahal zuen toki orotan. Harkaitzetan suan erretako egurrarekin edota zuhaitzen azalean ildaskak eginez. Augsburgeko apezpikua Joseph lanean zebilen herrian sendotza bat egitera joan zenean, mutilaren abileziak atentzioa deitu zion, eta honi esker, hamabost urte zituela ikasketak Suabian egitea lortu zuen. Lehendabizi Dillingen seminarista egon zen eta ondoren Augsburgeko eskultore tailer batean. Azkenik sei urte eman zituen Stuttgarteko Hochschulen.

Garai hartan Frantziako Iraultza gertatu zen eta iraultza hau Europako artista askoren inspirazio iturria bihurtu zen, besteen artean Joseph Anton Kochena. Joseph ez zetorren bat Hochschuleko irakaspen metodo zaharkituekin eta Schillerekin batera, eskolatik ihes egin zuen 1791 urtean, erregimen zaharrak behartzen zuen ilekorda moztu eta trufa eginez bere akademiako irakasle bati bidali zion. Estrasburgon Jakobinoekin elkartu zen lehendabizi eta ondoren Basilean. Baina bere barne grina ez zen politika. Hiru urtez nora ezean Suitzar Alpeetatik eman zuen, mendi paisaiek interesa piztu zioten eta ehunka paisaia marraztu zituen, zirriborroak eta antzekoak, ondoren Erroman olioz egiteko eredu erabiltzeko.

1794 urte bukaeran bere bokazioa aurkitu zuen. George Nott mezenak beka bat eman zion; hala bada, Italiara bidaiatzeko Alpe mendiak oinez igaro zituen. Bertan, Bolonian, Florentzian, Napolin eta Salernon Italiako maisuen margolanekin maitemindu zen. 1795 urte hasieran Erromara heldu zen, garai hartan alemaniar artisten bilgunea. Asmus Jacob Carstensen lagun egin eta gizakia irudikatzeko ipi-apak ikasi zuen. Danteren Jainkotiar Komedia ilustratu zuen eta ondoren Bibliako eta mitologiako hainbat pasarte. Danimarkako Bertel Thorvaldsen eskultorearen lagun izan zen eta elkarrekin bizi izan ziren. 

1803 urteaz geroztik Erroma inguruko landazabal pintoreskoetan ibili izan zen, eta hogeita hamar urtez hura izango zen bere udako egoitza eta inspirazio iturri, hots, Ovelano deritzon eskualdea eta Serpentara herriko harizti famatua batez ere. Ibilaldi hauetan hasieran  Joachim Reinhartek lagunduko zion, bera baino nagusiagoa zen alemaniar margolaria. Ondoren toki beretatik margolari gazteagoek lagunduko zioten, austriarrak gehienbat, besteak beste Friedrich Oliver eta Franz Horny. 1806 urtean Ovelanon ezkondu zen, bertako ardo egile baten alabarekin, Cassandra Ranaldirekin. Hiru seme alaba izan zituzten, horietako bat Gaetano Koch, XIX. mendeko erromatar arkitekto ospetsua. 1810 urte inguruan alemaniar artista talde sortu berri batekin harremanetan jarri zen, nazaretarrekin hain zuzen ere. Margolari gazte hauek, gehienak Erromara heldu berriak, Koch hartu zuten maisu modura. Horrela bada, honako artista hauen inspirazio iturri izan zenː Johann Friedrich Overbeck, Franz Pforr, Peter von Cornelius, Wilhelm von Schadow, Philip Veit, Julio Schnorr von Carolsfeld eta Joseph von Führich.

1812 urtean Joseph, Cassandra eta beraien lehen alaba Elena, Erroma utzi eta hiru urtez Vienan bizi izan ziren. Alabaina, Vienan ez zen zoriontsu izan, bertako klima ez zen bere gustuko eta hango bizitza mugatua eta ulergaitza zen berarentzat. Hala bada, lana zen bera aringarria, izan ere Vienan egin izan zituen italiar paisaia margolanik onenak.

1815 urtean Erromara itzuli eta Olevanon eman zituen bera bizitzako azken hogeita lau urteak. Bavariako printzeak eta errege izango zen Luis I.ak, zeina Erromara sarritan joaten baitzen, margolanak erosten zizkioten.

Osasun arazoak zirela medio 1819 urtean Umbriara joan zen eta PiedilucoNarniTerniSpoletoAsis eta Perugia bisitatu izan zituen.

Berrogeita hamazazpi urte zituela, 1825 urtean, teknikaz aldatu eta freskoak egiteari ekin zion. Danteren Purgatorio eta Infernuko freskoak egin zituen eta duela gutxi fresko hauek berrituak izan dira eta ikusgai daude.

Kochek bere heriotza egunera arte lan egin zuen. Erroman zendu zen 1839 urteko urtarrilaren 12an eta Vatikano Hiriko alemaniarren hilerrian lurperatua izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wasserfall (Kunsthalle, Hanburgo), 1796, olio-pintura oihal gainean, 100 x 75 cm
  • Landschaft mit dem Dankopfer Noahs ark (Institute Städel, Frankfurt / Nagusia), um 1803, olio-pintura oihal gainean, 86 x 116 cm
  • Landschaft mit Ruth und Boas (Thorvaldsen museoa, Kopenhage), 1803/04, olio-pintura oihal gainean, 87,6 x 116,5 cm
  • Heroische Landschaft mit Regenbogen, 1804/1815, Neue Pinakothek, Munich
  • Hil Ruinen der Kaiserpaläste Rom Museoa (Kurpfälzisches, Heidelberg), 1804, olio-pintura oihal gainean, 56 x 81 cm
  • Heroische Landschaft mit dem Regenbogen (Kunsthalle Karlsruhe), 1805, olio-pintura oihal gainean, 118 x 114 cm
  • Das Kloster San Francesco im Sabinergebirge Rom (San Petersburgo), 1812, panel olioa, 34 x 46 cm
  • Wasserfälle bei Subiaco (Nationalgalerie, Berlin), 1813, olio-pintura oihal gainean, 58 x 68 cm
  • Tiberlandschaft bei Aqua Acertosa (Bilduma pribatua), 1814, panel olioa, 47 x 58,5 cm
  • Das Berner Oberland (Österreichische Galerie, Viena), 1815, olio-pintura oihal gainean
  • Landschaft mit dem heiligen Martin (Gemäldegalerie, Dresden), 1815, panel olioa, 54,5 x 47,5 cm
  • Landschaft mit den Kundschaftern aus dem Gelobten Lande (Wallraff-Richartz museoa, Kolonia), 1816, olio-pintura oihal gainean, 73,5 x 99 cm
  • Das Hasli bei Meiringen (Landesmuseum Ferdinandeum, Innsbruck), 1817, olio-pintura oihal gainean, 101 x 134 cm
  • Freskenzyklus im Casa Massimo Rom, 1817-27
  • Der Landsturm im Jahre 1809 (Landesmuseum Ferdinandeum, Innsbruck), um 1820, panel olioa, 56 x 74 cm
  • Der Schmadribachfall (Neue Pinakothek, Munich), 1821/22
  • Blick auf Olevano mit Hirten und Selbstbildnis (Thorvaldsen museoa, Kopenhage), 1823, olioa taula, neurri 35.3 x 47,7 cm
  • Landschaft zwischen Civitella eta Olevano (Gaztelua Friedensberg, Hillerod), 1823/24
  • Hil lala joatea bei Olevano (Bilduma pribatua), 1823/24
  • Das Wetterhorn von der Rosenlaui aus (Oskar Reinhart museoa, Winterthur), 1824, olio-pintura oihal gainean, 94 x 83 cm
  • Hasieran poema: Dante eta Virgilio (Casino Massimo, Delegazione Terra Santa, Erroma), 1827-1829, freskoa.[1]
  • Landschaft nach einem Gewitter (Staatsgalerie Stuttgart), h. 1830, olio-pintura oihal gainean, 76 x 103 cm
  • Landschaft mit Bileam (Germanisches museo inguru baitauzka, Nuremberg), um 1832/36, olio-pintura oihal gainean, 77 x 112 cm
  • Landschaft mit Macbeth und den Hexen (Landesmuseum Ferdinandeum, Innsbruck), 1835, olio-pintura oihal gainean, 81 x 122 cm

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pellegrino, Francesca (2004).