Joseph Garat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Garat
Artikulu hau Baionako alkateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dominique Joseph Garat».

Dominique-Joseph Garat (Baiona, 1872ko abenduaren 31 - Baiona, 1944ko abenduaren 28a) Baionako alkatea izan zen, Stavisky aferan sartua.

Biografia

Pariseko École libre des sciences politiques eskolan Zuzenbidea ikasi zuen eta abokatu gisa lan egin zuen 1910 arte. 1900an Baionako zinegotzi eta 1908an alakate hautatu zuten. 1912an berriro hautatua, 1914an diputatu bihurtu zen eta Kontseilari Nagusia 1909, 1910 eta 1928an.

Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, 42 urte bazituen ere. Tesalonikako espedizioan Croix de guerre lortu zuen. 1919 eta 1924 artean politika utzi zuen, 1925 eta 1929an berriro alkate eta 1928 eta 1932an diputatu izateko.

Baina Stavisky izeneko arazoagatik 1933an atxilotua, karguak utzi zituen. Alderdi Erradikalak bota zuen eta, 1936ko epaian iruzurrez akusatua, urte bi eman zituen kartzelan.

Bibliografia

  • Claude Duhau, Maires et édiles de Bayonne (1831-2001), Claude Duhau argitaletxea, Baiona, 1999
  • Jean-Claude Larronde, Un siècle d'élections municipales à Bayonne, 1983
  • Louis Noguères, Plaidoirie pour M. Joseph Garat: l'affaire Stavisky, Marrimpouey jeune, Pau, 1936

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Garat Aldatu lotura Wikidatan