Joseph Hanson Kwabena Nketia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joseph Hanson Kwabena Nketia (Ghana, 1921 -) afrikar musikagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akropongen ikasi zuen, Robert Danso musikari eta organistarekin. Ghanako akan tribuaren hizkuntzako (twi) ehunka kanta transkribatu eta argitaratu ditu. Hizkuntza horretako eskolak eta musikako eskolak eman ditu Akropongo Eskolan.

Londresen beka bat lortu zuen, eta, hizkuntzalaritza modernoa ikasteaz gainera, pianoa, harmonia eta kontrapuntua ere ikasi zituen han. Jaioterrira itzuli ondoren, Hizkuntza Departamentuan hasi zen lanean. 1942an, musika-lanak idazten hasi zen, eta abesbatzetarako hainbat kanta egin zituen. Ghanako Unibertsitateko Soziologia Departamentuak Afrikako Ikerlanen Adiskide izendatu zuen 1952an. Harrezkero, hainbat lekutan ibili da: Nigerian, Ekialdeko Afrikan, Estatu Batuetan eta Jamaikan, besteak beste.

Ikerketa ugari egin ditu, musika eta hizkuntza uztartuz. Pittsburgheko Unibertsitatean, musika-irakaslea izan da. Egindako ikerketen emaitza gisa, hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu: Akan jendearen heriotza-kantak (1955), Musika afrikarra Ghanan (1962), Mendebaldeko Afrikako musikaren historia eta antolaketa (1962), Danborrak Ghanako akan komunitateetan (1963), Ghanako folk-kantak (1963), Afrikako jainkoak eta musika (1970) eta Akan jendearen historia eta kultura (1982).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]