Joseph Ignace Guillotin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joseph Ignace Guillotin
Joseph Ignace Guillotin
Joseph Ignace Guillotin, Jean-Michel Moreau-ren margolana, Carnavalet museoa.
Datu pertsonalak
Izen osoa Joseph Ignace Guillotin
Jaio 1738ko maiatzaren 28a
Frantzia Saintes, Charente-Maritime (Frantzia)
Hil 1814ko martxoaren 26a
Frantzia Paris (Frantzia)

Joseph Ignace Guillotin (1738ko maiatzaren 28a, Saintes, Charente-Maritime - 1814ko martxoaren 26a, Paris) frantziar mediku eta politikari bat izan zen. Bere izena gillotinari estuki loturik dago, halere, nahiz eta jende askok horrela uste izan, ez zen bera gailu honen asmatzailea izan, bai ordea Frantziar Iraultzan exekuzio modu honen ezartzailea.

Gillotina izendatzeko eponimoaren erabilera ohikoa egin zenenez, Guillotinen senitarteko batzuk Frantziako gobernuari izendapen hori laga zezan eskatu zioten, baina beren eskaerak alferrikakoak izan zirenez, euren abizenak aldatu behar izan zituzten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mailako heziketa burutzen ari zen bitartean Guillotin arteetara zaletu zen. Bordeleko Irish College ikastetxean maisu izan zen. Aldiz, Reims hirian eta Parisko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen.

1784an Frantziako Gobernuak, Benjamin Franklin eta beste batzuekin batera, ustez Franz Mesmer-ek aurkitu zuen animalia magnetismoa ikertzeko hautatu zuen.

1789an Parisko Frantziako Biltzar Konstituziogileko diputatu bilakatu zen. Postu honetan zegoela, Biltzar Legegileari gillotinaren erabilera proposatu zion. Nahiz eta Guillotinek proposamen hau egin izan, heriotz zigorraren aurkakoa zen, minik gabea eta errukitsuagoa izango zen exekuzio metodo bat heriotz zigorra desagertarazteko lehenbisiko aurrerapausoa izango zela iritzi zuen.

Exekuzio unean, exekutatuen senitarteko nahiz haur gutxiagok ikus zitzaten ahalegindu zen, pribatuak eta banakakoak izan zitezen ere bozkatu zuen.

Hiri kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri kondaira baten arabera, Guillotin doktorea berak asmatutako makinaz exekutatu omen zuten. Hau erabateko gezurra da: Guillotin sorbalda batean izan zuen karbunko edo satarraren ondorioz hil zen.

Hiri kondaira honen hedapenaren arrazoia honako hau izan zen: berez, Lyon hirian Guillotin abizena zuen mediku bat bazen, J.M.V. Guillotin, hau bai, hau gillotinan exekutatuta hil zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Ignace Guillotin Aldatu lotura Wikidatan